EMAN DEZAGUN UMORE! solasaldia Martxoaren 21ean

Zer da umorea? Nola eta zertarako erabiltzen da? Mugak jarri behar al zaizkio umoreari? Umorea errealitatearen isla al da? Zer umore diskurtso mota daude Euskal Herrian? Euskaldunoi zerk ematen digun barregura eta zerk ez? Zer umore mota dago bertsolaritzan? Datorren ostegunean, martxoaren 21, Kultur Etxeko 103 gelan izango ditugu Uxoa Anduaga eta Ane Labaka kontu hauetaz guztietaz solasteko.
image

Bertso-galdera bidez gidatutako solasdia: Euskara oholtzatik at!

“Kantatzen dun herri bat ez da inoiz hilko” eta “euskalduna bazara hitz egidazu euskaraz” bezalako abestien backstagean euskararen egungo egoera zein den jakiteko asmoz elkartu ditugu Manu, Fermin eta Galder.  Mikrofono aurrean euskararen presentzia bermatu xamar dugu horiekin, baina oholtzapeko egoera soziolinguistaren inguruan sakondu nahiko genuke, hori baita euskararen sukalde, motor edota errealiatearen islada. Zein da musikarien, antolatzaileen, musikazaleen…hizkuntz joera teloia jaisten denean? Ba al dauka musikak jendartearen hizkuntzaren erabileran eragiteko gaitasunik? Horren inguruan hitz egingo digute Fermin Muguruzak eta Galder Izagirrek, Manu Goiaganak gidaturiko bertso-galderen bitartez.
2019-02-06 Euskara oholtzatik at

Abenduak 15ean Blaganen Urteko Batzar Nagusia

Non: Amuteko Auzo Elkartean
Noiz: Abenduak 15, larunbata, goizeko 10:00 – 13:00
Gai zerrenda:
– Blaganen urteko jarduera: talde bakoitzaren laburpena eta euskaraldiaren balorazioa.
– Diru kontuak.
– Datorren urtera begira lehendakari, diruzain eta gainontzeko zuzendaritza batzordekideen karguen berritzea.
– Blaganen erronka nagusiez denon arteko gogoeta.
– Norberak lekarkeena.
Batzar Nagusiak garrantzitsuak dira elkar hobeto ezagutzeko, Blaganen etorkizuna denon artean marrazteko, saretzeko… eta nola ez, kide berriak gerturatzeko. Balia dezagun aukera, bai bertaratuz eta baita ingurukoak animatuz.
 Batzarnagusiak