MINTZODROMO IBILTARIA

Maiatzaren 15etik 25era izango den Euskaraldia ariketari hasiera on ona emateko maiatzaren 15ean MINTZODROMO IBILTARIA egingo da Hondarribian. Oraingoan kalean egingo da: Kasino zaharrean hasiko, bertan elkarrekin Euskaraldiko txapak jantzi, eta herriko hainbat lekutan geldialdiak eginez mintzasaioak egingo dira. Amaiera San Pedro kalean izango da. Bi ordu inguruko ekitaldia izango da; 18:00etan hasi eta 20:00ak aldera amaitu. Eguraldi txarra egingo balu Kasino Zaharrean egingo da. Animatu eta parte hartu!

Euskaraldia: Maiatzak 24an EUSKARAOKE eta BAZKARI HERRIKOIA

Maiatzaren 24an Euskaraldiaren ekintzen barruan Bazkaria eta Euskaraoke herrikoia ospatuko da. Animatu eta IZENA EMAN (epea luzatu da!)

Euskaraokean izena emateko ondorengo pausoak jarraitu:

  1. Gustukoak dituzun 3 abesti aukeratu www.txantxangorria.eus webgunean.
  2. Udalako izen-emate orria bete.
    https://www.hondarribia.eus/eu/euskaraldia2025/euskaraoke
  3. Maiatzean zuekin kontaktuan jarriko gara zure parte-hatze txanda eta abestia jakinarazteko.

Iturria: https://bidasoa.hitza.eus/2025/05/01/bete-beteko-egitaraua-ondu-du-euskaraldiko-herri-batzordeak/

Bazkarirako tiketak salgai Ttopara, Branka, Basque eta Itxaropena tabernetan:

EUSKARAREN ERABILERA HONDARRIBIAN, ARGIAK ETA ITZALAK

Mahai-ingurua · Maiatzak 8, 19:00etan, Hondarribiko Kultur Etxean

Euskaraldiaren edizio berri baten atarian, Blagan euskara elkartetik mahai-inguru bat antolatu dugu euskarak Hondarribian duen egoerari buruz hitz egiteko. Euskararen biziberritze prozesuan Hondarribian ditugun erronkei begira jarriko gara, bertaratzen diren herritarren laguntzarekin. Horretarako, Olatz Altuna adituak Hondarribiko datu soziolinguistikoen azterketa egingo du, jarraian, Saioa Zabala eta Mikeldi Zeberiorekin batera gaur egun Hondarribian ditugun hizkuntza-praktiken inguruan hausnartzeko.

Hizlariak:

Olatz Altuna (Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria)

Saioa Zabala (Antropologoa)

Mikeldi Zeberio (Soziologoa)

Gidaria: Jaime Altuna

“Justizia euskararentzat” lelopean deitutako manifestazio

AEKk bat egin du EHEk Baionan apirilaren 6rako “Justizia euskararentzat” lelopean deitutako manifestazioarekin: https://labur.eus/k1ur4tw9

Hori dela eta, Bidasoko AEKtik bi kontu:

1) Atxikimendua emateko argazkiak: Bidaliguzu zure argazkia (bakarka, taldeak, kuadrilla, aisialdi taldea…), eta gu arduratuko gara muntaia egin eta sare sozialetan zabaltzeaz:

  • Telefonoz bidaltzeko: 688 746 633 (Bidasoko AEK)
  • Posta elektroniko bidez bidaltzeko: irun@aek.eus

2) Apirilaren 6an Baionara joateko autobusean izena emateko, bete galdetegia: https://labur.eus/f01igw6b