SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA KALE NEURTZAILE BILA EUSKAL HERRIAN

Bost urtetik behin Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko kaleetako hizkuntza erabilera neurketa egiten du eta “Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. Euskal Herria, 2026” hastear dago!

Honetarako, herri ezberdinetan kaleko neurketa diskretuak egiten ibiliko diren pertsonen bila dabiltza. 2026ko irailean eta urrian, Euskal Herriko kaleetan, hizkuntza-erabileraren neurtzaile gisa aritu nahi baduzu, bete ezazu beheko estekan dagoen galdetegia, mesedez.

Proposamen hau zure interesekoa izan ahal bada: eman ezazu izena ondorengo estekan: https://erabili.liberaforms.org/neurtzaileak

Mila esker!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude