Azaroak 12, osteguna, arratsaldeko 19:00tan, Hondarribiko Kultur etxean, “Hizkuntza, kultura eta generoa: osasun-arretaren erronkak” hitzaldi interesgarria entzuteko aukera izango dugu Miren Mujika eta Garbiñe Elizegi erizainen eskutik. Gerturatu!

Azaroak 12, osteguna, arratsaldeko 19:00tan, Hondarribiko Kultur etxean, “Hizkuntza, kultura eta generoa: osasun-arretaren erronkak” hitzaldi interesgarria entzuteko aukera izango dugu Miren Mujika eta Garbiñe Elizegi erizainen eskutik. Gerturatu!

Eskatu zure saskia eta egutegia azaroak 12a baino lehen https://www.errigora.eus/ webgunean eta lagundu Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzari.

Blaganek antolatutako “Gau beltza” mikroipuin lehiaketaren bosgarren edizioan guztira 78 lan jaso dira, 42 gazteen kategorian eta 36 helduen kategorian. Epaimahaia Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevarak osatu dute, eta irabazleak urriaren 30ean iragarri dira Hondarribiko Udal liburutegian egin den sari banaketa ekitaldian. Jende ugari bertaratu da. Karolina Sainz de Bikuñak aurkezleak eta Joxe Mari Karrere ipuin kontalariak sarrera girotu ondoren, irabazleen ipuinak entzuteko aukera izan genuen.
Aurtengoan gaia “ETORKIZUNA” izan da, eta irabazleak ondorengoak izan dira:
Gazteen kategoria (18 urtetik behera):
1. saria: Etorkizunera atzera buelta
EGILEA: Maren Díez
Jaioturtea: 2013
Udalerria: Ordizia
Saria: 350€
2. saria: Behi labanaduna
EGILEA: Irati Egues Larzabal
Jaioturtea: 2016
Udalerria: Hondarribia
Saria: 200€
Hondarribiko idazlanik onena: Aspiragailu xurgatzailea
EGILEA: Alex Virto Etxebeste
Jaioturtea: 2015
Udalerria: Hondarribia
Saria: 100€




Helduen kategoria (18 urtetik gora):
1. saria: Horoskopoa
EGILEA: Fultxo Crespo Ortigosa
Jaioturtea: 1970
Udalerria: Viana (Nafarroa)
Saria: 350€
2. saria: Orduantxe
EGILEA: Ainhoa Aranburu Puente
Jaioturtea: 1969
Udalerria: Hondarribia
Saria: 200€
Hondarribiko idazlanik onena: Gizaki bat
EGILEA: Beñat Egues Cuesta
Jaioturtea: 1982
Udalerria: Hondarribia Saria: 100€




Parteharzaileen artean zozketak egin ziren:
Gazteak
Helduak
Mila esker gerturatutako guztiei, aurkezle eta ipuin kontalariei, epaimahaiari eta ekitaldiaren babesleei!





“Gau beltza” mikroipuin lehiaketaren edizio honetako gaia “ETORKIZUNA” izan da, eta aurrekoetan bezala, bi kategoria egon dira, 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena. Aurtengo berrikuntza izan da Hondarribiko lanik onena saritzea bi kategorietan. Guztira 78 lan jaso dira, Euskal Herriko txoko guztietatik. 42 lan gazteen kategorian eta 36 ipuin helduen kategorian. Epaimahaia urriaren 26an bildu da ebazpena egiteko, eta irabazleak urriaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, Hondarribiko Udal Liburutegian (Kale Nagusia, 8) egingo den sari banaketa ekitaldian iragarriko dira. Parte hartzaileen artean ere zozketak egingo dira egitasmoaren babesleen eskuzabaltasunari esker.
Sari banaketa ekitaldian Karolina Sainz de Bikuña aurkezle lanetan eta Joxe Mari Karrere ipuin kontalaria izango ditugu. Irabazleek bere lanak irakurriko dituzte ekitaldian bertan.
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, babesleei eta epaimahaikideei. Eta ZORIONAK irabazleei!!!

Iruñea Veleiako afera nahiko ahaztuta eta komunikabideek baztertuta genuen. Gaur egungo egoera zertan den jakiteko Josetxo Mendia gonbidatu genuen, Iruña Veleia argitu ez suntsitu elkartekoa. Epaiketan zer gertatu zen, frogen ahulezia, indusketak eta ikerketak zertan diren, grafitoekin, ostrakekin, euskarazkoekin zer gertatu den. Urriak 22an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Hondarribiako Kultur Etxean antolatutako hitzaldian entzun ahal izan genuen gaiaren inguruko informazio eguneratua. Mila eskera hurbildu zineten guztiei eta bereziki Josetxo Mendiari!!



Urtero bezala Gau Beltza mikroipuin lehiaketarekin gatoz, oraingoa gaia ETORKIZUNA da. Lanak entregatzeko epea 2026ko Irailaren 25etik Urriaren 17ra posta elektronikoz euskarazblagan@gmail.com helbidean.

Informazioa eta oinarriak:


Animatu eta parte hartu!
Eskerrikasko ekimen honen laguntzaileei:

Bost urtetik behin Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko kaleetako hizkuntza erabilera neurketa egiten du eta “Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. Euskal Herria, 2026” hastear dago!
Honetarako, herri ezberdinetan kaleko neurketa diskretuak egiten ibiliko diren pertsonen bila dabiltza. 2026ko irailean eta urrian, Euskal Herriko kaleetan, hizkuntza-erabileraren neurtzaile gisa aritu nahi baduzu, bete ezazu beheko estekan dagoen galdetegia, mesedez.
Proposamen hau zure interesekoa izan ahal bada: eman ezazu izena ondorengo estekan: https://erabili.liberaforms.org/neurtzaileak
Mila esker!!!


