
Liburu aurkezpena: Kontra, Ane Zubeldia



Badator Korrika eta hainbat ekintza martxan jartzen ari dira! Egun handia Martxoak 14an izango da. Blaganetik Korrika eguneko bazkaria herrikoia antolatzen ari gera eta laister bazkarirako tiketak salgai jarriko dira ohiko lekuetan: Ttopara, Txantxangorri, Itxaropena eta Basque.

Aurten ere Blagan euskara elkarteak, mikroipuin lehiaketa antolatu du Gau Beltzaren inguruan. Gaia “DESIRA” izango da, eta mikroipuinak gai honen inguruan idatzi behar dira. Bi kategoria daude, gazteen eta helduen kategoria. Lanak entregatzeko epea: 2025aren irailaren 30tik urriaren 15 arte euskarazblagan@gmail.com helbidean. Baldintzak eta sariak behean dituzue. Animatu eta parte hartu!

Lehiaketaren oinarriak:


Mila esker herriko babesleei!

Datorren apirilak 2an , Hondarribiko kultur etxean Urki Urkizuren solasaldia izango dugu, Ainhara Zuazabeitiak gidatua. Animatu eta etor zaitezte!.

“Hizkuntzaren funanbulistak” izenburuko solasaldiak interesa piztu zuen asteartean Hondarribian. Hizkuntza sozializazioa kirol eremuan nolakoa den hausnartu dute Miren Artetxek eta Jaime Altunak. Nerabeen hizkuntza praktiken inguruan, adin eta generoan ardaztuta, aritu dira bakoitzak egin dituen ikerketetatik abiatuta.
Mila esker!


Azaroak 26.an Hondarribian, Miren Artetxe eta Jaime Altunaren arteko solasaldi honetan, nerabeen hizkuntza praktiketara eta diskurtsoetara gerturatuko dira. Egin dituzten ikerketetatik abiatuta, egungo hizkuntza dinamika sozialei buruz nerabeen ikuspegia zein den ekarriko dute.


Lanak jasotzeko epea bukatu da eta 20 lan jaso dira helduen kategorian eta 18 gazteen kategorian, guztira 38 mikroipuin! 👏👏👏
Orain epai-mahaiari dagokio hauek irakurtzea. Urriaren 31an jakingo dugu nortzuk diren irabazleak, etorri sari banaketaren ekitaldira!

Badator Korrika Hondarribira, eta motorrak berotzeko Korrika jaia antolatu dugu Blaganetik. Animatu zaitezte: eskulanak haurrentzat, Ginkana gazteentzat, kontzertuak, afaria, …

Adi: Gazte Konkiz Ginkanan parte hartzeko izena ematea gomendatzen da. Izena emateko estekan klikatu edo QR kodea eskaneatu eta bete mesedez galdetegia.

Ez ahaztu azteazken honetan, apirilak 6, hitzaldi interesgarri bat antolatu dugula: Euskararen esanahia(k) hitzaldia, arratsaldeko 18:30, Kultur Etxean.
