Azaroaren 4a: Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia salatzeko manifestazioa Bilbon

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Sententzia guztiek elementu komun bat dute: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza-eskubideen gainetik, oinarrizko eskubideen kaltetan.

Euskalgintzak deituta, hizkuntza-aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten eragile eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen zaie oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera.

Manifestaziora joateko herriz herri autobusak antolatu dira. Bidasoko aek eta Blagan, Hondarribia eta Irungo autobusen antolaketaz arduratzen ari dira. Autobusez joateko eman izena ondorengo izen emate estekan“, e-maila bidali irun@aek.eus helbidera, telefonoz deitu 688746633 zenbakira edo QR eskaneatu.

Animatu eta goazen denok Bilbora! #A4DenokBilbora #EuskararekinBat

📅 Azaroak 4
🚌 14.30, Philippe Roy okindegia, Hendaia
🚌 14.45, San Juan plaza, Irun
🚌 15.00, Sabin Arana Kalea, Hondarribia
🕔 17:00 Manifa
📍 Euskalduna, Bilbo

Prezioa 12 euro