Urtero bezala Gau Beltza mikroipuin lehiaketarekin gatoz, oraingoa gaia ETORKIZUNA da. Lanak entregatzeko epea 2026ko Irailaren 25etik Urriaren 17ra posta elektronikoz euskarazblagan@gmail.com helbidean.
Badator Korrika eta hainbat ekintza martxan jartzen ari dira! Egun handia Martxoak 14an izango da. Blaganetik Korrika eguneko bazkaria herrikoia antolatzen ari gera eta laister bazkarirako tiketak salgai jarriko dira ohiko lekuetan: Ttopara, Txantxangorri, Itxaropena eta Basque.
“Gau beltza” mikroipuin lehiaketaren laugarren edizio honetako gaia “DESIRA” izan da, eta aurrekoetan bezala, aurten ere bi kategoria egon dira. 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena.
Guztira 81 lan jaso dira, Euskal Herriko txoko guztietatik. Iaz baino 24 lan gehiago izan dira. 56 lan gazteen kategorian eta 25 ipuin helduen kategorian. Epaimahaikideek inoiz baino zailagoa izan dute aukeraketa lana. Epaimahaia Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevarak osatu dute, eta irabazleak urriaren 31ean iragarri dira Hondarribiko Udal liburutegian egin den sari banaketa ekitaldian.
Gazteen kategoria (18 urtetik behera):
1. saria: Ikusten ez dudana
Sara Bensaoula (2009, Legorreta)
2. saria: Antropofagia
Araitz Martinez Gonzalez (2009, Legorreta)
Helduen kategoria (18 urtetik gora):
1. saria: Ezkontza
Iñigo Legorburu (1976, Hernani)
2. saria: Esku txiki bat
Iñaki Sanz Azkue (1981, Hondarribia)
Parte hartzaile guztien artean ere zozketak egin dira egitasmoaren babesleen eskuzabaltasunari esker.
Mahai-ingurua · Maiatzak 8, 19:00etan, Hondarribiko Kultur Etxean
Euskaraldiaren edizio berri baten atarian, Blagan euskara elkartetik mahai-inguru bat antolatu dugu euskarak Hondarribian duen egoerari buruz hitz egiteko. Euskararen biziberritze prozesuan Hondarribian ditugun erronkei begira jarriko gara, bertaratzen diren herritarren laguntzarekin. Horretarako, Olatz Altuna adituak Hondarribiko datu soziolinguistikoen azterketa egingo du, jarraian, Saioa Zabala eta Mikeldi Zeberiorekin batera gaur egun Hondarribian ditugun hizkuntza-praktiken inguruan hausnartzeko.