Euskararen nazioarteko egunean Blagan, blagan eta blagan euskaraz!

Larunbatean Blagan Euskara Elkarteak, euskararen nazioarteko eguna ospatzeko asmoz, triki poteoa antolatu zuen eguerdirako. Hondarribitar talde majoa elkartu zen eta trikitien laguntzarekin tragoskak hartu eta elkarrekin euskaraz blagan aritu ziren!

Ondoren Olagarro elkartean bazkaria antolatuta zegoen. Sukaldariek prestaturiko babarrun goxo eta arkume on baten ondoren, arratsalde ederra pasatu zuten elkarrekin, mus txapelketa eta guzti!

Hemen ikus ditzazkezue horren froga diren zenbait argazki eta Bidasoko Hitzan idatzitako artikulurako esteka ere:  sakatu hemen

 Blagan_euskararen egunaBlagan_euskararen eguna2

Hondarribiko euskarari buruzko artikulua Argia aldizkarian

ketxusKapen, blagan, billaba, txotxua hitz arruntak dira Hondarribian. Herriko hitz eta esamoldeak, ohikoak eta ez hain ezagunak, biltzen hasi zen Ketxus Ponce, jolas modura, eta 800 baino gehiago ditu dagoeneko. Facebookeko Honddarbiko hitzak orrialdean osatzen doa Hondarribiko euskararen artxiboa, jendeak sare sozialean bertan egiten dituen ekarpen, ñabardura eta eztabaidek aberastua.

(Argia aldizkariaren 2.532. zenbakian Mikel Garcia Idiakezek publikatutako artikulua. EGIN KLIK HEMEN OSORIK IRAKURTZEKO).