Aurtengo jaietan ere herritarrak sentsibilizatzeko eta euskara bultzatzeko asmoarekin zenbait puntutan kartelak jarri ditugu.




Aurtengo jaietan ere herritarrak sentsibilizatzeko eta euskara bultzatzeko asmoarekin zenbait puntutan kartelak jarri ditugu.




Blaganek kamiseta berriak egitea erabaki du, oraingo honetan Bilintxek Hondarribiko Joxepa bertsolariari eskainitako bertsoetan oinarrituta.
Igandetik aurrera, eguraldiak laguntzen badu, San Pedro kalean egongo gara. Twitter , Facebook eta Instagram bidez data eta orduen inguruko informazio gehiago izango duzue. Animatu, etorri erostera eta gertaera ezagutzera! Jaietan ere itxeki euskarari!


Ez dakigu Joxepak Bilintxen sorta eskutan hartzean zer esan ote zuen, ezta inoiz elkar neurtzera iritsi ote ziren ere. Baina donostiarraren sortak erantzun bat behar zuenez, Maialen Lujanbiok jarri zituen bertsoak, Hondarribiko Joxeparen ahotik.
Bertso horiek entzungai dituzue Hitzetik Hortzera saioan kantatuta hemen klikatuz (2:50 minututik aurrera).
Ekainak 9an, 21.00h, Hondaribiko Musika Eskola.
Hondarribiko sortzaileen arteko ikus-entzunezko ikuskizuna.

Bi ekintza aurreikusten dituzte, hona hemen informazioa eta izena emateko telefono eta helbide elektronikoak. Animatu zaitezte.


Datorren asterako ekitaldi berezi bezain polita antolatu dugu. Ane Garciak eta Eider Perezek ‘Hitz esana’ ikuskizuna ekarriko dute Hondarribira. Poesia, musika, gorputz adierazpena, performancea…


2023ko kultur ekintzekin hasiak gera dagoeneko. Datorren ostegunean, Hondarribiko Kultur Etxean, Arantxa Urretabizkaiak “Azken etxea” liburua aurkeztuko digu. Animatu eta etorri!

Ostegun honetan, abenduak 22, arratsaldeko zazpiretan, Aritz Galarraga eta Gorka Bereziartua Hondarribiko Liburutegian izango ditugu lehen eskutik “Humanitatearen une gorenak” liburuaren aurkezpena egiten! Animatu zaitez!

GAU BELTZA MIKROIPUIN LEHIAKETAREN lehen edizioaren irabazleak aurkeztu genituen. Sariak banatu eta mikroipuin horiek entzuteko aukera izan genuen ere! Saridunez gain hainbat lan interesgarri jaso genituen eta hemen lan guzti horiek irakurtzeko aukera eman nahi dizuegu. Disfrutatu irakurketaz!


Mikroipuinak irakurgai hemen:
Euskaraldiko azken txanpan sartuta gaude honezkero eta 10 egun besterik ez dira falta hasera emateko. Azaroaren 18tik Abenduaren 2ra izango da aurtengoa eta aurrekoan baino arigune gehiago ditugu izen emanda gure herrian, Hondarribian, 104 entitate zehazki.
Euskaraldiko ariketa honetarako animatu zuen inguruko jendea, familiakoak, lagunak, lankideak eta bururatzen zaizuen edonor. Belarri prest edo ahobizi izan daitezela egun hauetan.
Izen emateko esteka honetan egin ; https://izenematea.euskaraldia.eus oso erraza da. Eta Euskaraldiak irauten duen egunetan, eta urte osoan zehar ere, euskaraz gozatzera! Hondarribia euskaldundu dezagun!

