Urriaren 31ean, arratsaldeko 19:00tan, Hondarribiko liburutegian, aurtengo mikroipuin lehiaketaren sariak banatuko ditugu, Karolina Sainz de Bikuñaren eskutik. Gainera Joxe Mari Karrerek ipuin aipagarri eta beldurgarrienak kontatuko dizkigu. Zatoz gurekin momentu hau partekatzera!
Egilea: Blagan
Gau Beltza hurbiltzen ari da!
Hondarribiko mintzalagunak antolatuta familientzako ipuin kontaketa Urriak 31an, Kasino Zaharrean, arratsaldeko 17:30etan. 4-9 urte bitarteko haurrentzat. Eman izena: mintzalaguna@hondarribia.eus helbidean.
Gau Beltza mikroipuin lehiaketa 2024 – III. edizioa
Blagan euskara elkarteak, hirugarrenez, mikroipuin lehiaketa antolatu du Gau Beltzaren inguruan. Aurtengo gaia “LAZTAN” izango da, eta mikroipuinak gai honen inguruan idatzi behar dira. Bi kategoria daude, gazteen eta helduen kategoria. Lanak entregatzeko epea: 2024aren irailaren 30tik urriaren 15 arte euskarazblagan@gmail.com helbidean. Baldintzak eta sariak behean dituzue. Animatu eta parte hartu!
Hauek dira lehiaketaren oinarriak:
Mila esker herriko babesleei!
Korrika badator!
Korrika ostegunean , martxoak 14, iritsiko da Hondarribira eta gure kilometroa Arma plazan hasiko da, 16;38etan. Beraz animatu. eta denok korrika egitera, harro, euskararen alde! Zatoz gurekin!
TXINGUDIKO EUSKARAZKO KULTUR AGENDA – Martxoa 2024
Txingudi ikastolako guraso elkartearen eskutik, Martxoako euskarazko kultur agenda hemen ikusgai:
Korrika kulturala: DRAGALDIA
Martxoak 9, Psilocibenean, gaueko 22:00tan. Sarrera 2€.
Korrika kulturala Hondarribian: “Piztu! EmakumeON energia”
Errigoraren Eskutik Eskura kanpaina
JASO NAFARROA HEGOALDEKO UZTA ESKUTIK ESKURA!
Errigoraren Eskutik Eskura kanpaina hasi da! Oliba-olio birjina estra, ardoak, kontserbak, arroza, pasta eta askoz gehiago; den denak euskaraz, auzolanean eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.
🗓️ Otsailak 25 – martxoak 13
ℹ️🛒 https://www.errigora.eus
Korrika Kulturalaren baitan Teresa Del Valleren liburu aurkezpena
Hondarribian Korrika Kulturalaren baitan Teresa Del Valle antropologoaren lanari buruz argitaratu berri den “Teresa Del Valle, bidegile eta gidari” liburuaren aurkezpena antolatu dugu.
Teresa Del Valleren lan intelektual guztia irakurketa eta iradokizun agortezinen iturria da, eta bide berriak ireki ditu genero arloan, antropologian eta euskal kultura eta gizartearen ulermenean. Asko izan dira Del Valleren lanaren fruituak, argitalpen ugari utzi ditu: 16 liburu eta 200 artikulu baino gehiago. Hondarribian egingo dugun aurkezpenean, Del Valleren lanari errepasoa egiteaz gain, 1988. urtean Korrikari buruz egin zuen ikerketa etnografiko ederra gogoratuko dugu, duela 35 urte lan hartan Korrika ekimenaren inguruan eta euskarari buruz plazaratutakoak gaurkotasuna izaten jarraitzen baitu.
Aurkezpenean liburuaren editorea izan den Pio Pérez-ekin batera, liburuan kapitulu bana idatzi duten Carmen Diez, Margaret Bullen, Jone Miren Hernández eta Jaime Altuna antropologoek parte hartuko dute.
Non: Hondarribian (Kultur Etxeko Areto Nagusia)
Noiz: Otsailaren 29an, arratsaldeko 19:30ean.