Gau Beltza mikroipuin lehiaketa 2024 – III. edizioa

Blagan euskara elkarteak, hirugarrenez, mikroipuin lehiaketa antolatu du Gau Beltzaren inguruan. Aurtengo gaia “LAZTAN” izango da, eta mikroipuinak gai honen inguruan idatzi behar dira. Bi kategoria daude, gazteen eta helduen kategoria. Lanak entregatzeko epea: 2024aren irailaren 30tik urriaren 15 arte euskarazblagan@gmail.com helbidean. Baldintzak eta sariak behean dituzue. Animatu eta parte hartu!

Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

Mila esker herriko babesleei!

Korrika Kulturalaren baitan Teresa Del Valleren liburu aurkezpena

Hondarribian Korrika Kulturalaren baitan Teresa Del Valle antropologoaren lanari buruz argitaratu berri den “Teresa Del Valle, bidegile eta gidari” liburuaren aurkezpena antolatu dugu.
Teresa Del Valleren lan intelektual guztia irakurketa eta iradokizun agortezinen iturria da, eta bide berriak ireki ditu genero arloan, antropologian eta euskal kultura eta gizartearen ulermenean. Asko izan dira Del Valleren lanaren fruituak, argitalpen ugari utzi ditu: 16 liburu eta 200 artikulu baino gehiago. Hondarribian egingo dugun aurkezpenean, Del Valleren lanari errepasoa egiteaz gain, 1988. urtean Korrikari buruz egin zuen ikerketa etnografiko ederra gogoratuko dugu, duela 35 urte lan hartan Korrika ekimenaren inguruan eta euskarari buruz plazaratutakoak gaurkotasuna izaten jarraitzen baitu.
Aurkezpenean liburuaren editorea izan den Pio Pérez-ekin batera, liburuan kapitulu bana idatzi duten Carmen Diez, Margaret Bullen, Jone Miren Hernández eta Jaime Altuna antropologoek parte hartuko dute.

Non: Hondarribian (Kultur Etxeko Areto Nagusia)
Noiz: Otsailaren 29an, arratsaldeko 19:30ean.

Hitz Gurutzatuen IX. txapelketa Irunen

Martxoaren 2an izango da Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX. Txapelketa.

Goizeko 10:00etan Irungo Palmera-Montero gunean (Leandro Agirretxe plaza, 1). Parte-hartzaile guztiek izango dute lehen proba egiteko aukera, eta hiru onenak pasako dira final handira. Azken proba jendaurrean jokatuko dute finalistek. 

Sari ederrak izango dira: irabazleak txapela eta 400 euro eramango ditu etxera; bigarrenak, 200 euro; eta, hirugarrenak, 100 euro.

HEMEN izena eman!