Euskaraldiko azken txanpan sartuta gaude honezkero eta 10 egun besterik ez dira falta hasera emateko. Azaroaren 18tik Abenduaren 2ra izango da aurtengoa eta aurrekoan baino arigune gehiago ditugu izen emanda gure herrian, Hondarribian, 104 entitate zehazki.
Euskaraldiko ariketa honetarako animatu zuen inguruko jendea, familiakoak, lagunak, lankideak eta bururatzen zaizuen edonor. Belarri prest edo ahobizi izan daitezela egun hauetan.
Izen emateko esteka honetan egin ; https://izenematea.euskaraldia.eus oso erraza da. Eta Euskaraldiak irauten duen egunetan, eta urte osoan zehar ere, euskaraz gozatzera! Hondarribia euskaldundu dezagun!