Hondarribiko liburutegiak ondorengo ikastaroa antolatu du:

Hondarribiko liburutegiak ondorengo ikastaroa antolatu du:

“Gau beltza” mikroipuin lehiaketaren laugarren edizio honetako gaia “DESIRA” izan da, eta aurrekoetan bezala, aurten ere bi kategoria egon dira. 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena.
Guztira 81 lan jaso dira, Euskal Herriko txoko guztietatik. Iaz baino 24 lan gehiago izan dira. 56 lan gazteen kategorian eta 25 ipuin helduen kategorian. Epaimahaikideek inoiz baino zailagoa izan dute aukeraketa lana. Epaimahaia Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevarak osatu dute, eta irabazleak urriaren 31ean iragarri dira Hondarribiko Udal liburutegian egin den sari banaketa ekitaldian.
Gazteen kategoria (18 urtetik behera):
1. saria: Ikusten ez dudana
Sara Bensaoula (2009, Legorreta)
2. saria: Antropofagia
Araitz Martinez Gonzalez (2009, Legorreta)
Helduen kategoria (18 urtetik gora):
1. saria: Ezkontza
Iñigo Legorburu (1976, Hernani)
2. saria: Esku txiki bat
Iñaki Sanz Azkue (1981, Hondarribia)
Parte hartzaile guztien artean ere zozketak egin dira egitasmoaren babesleen eskuzabaltasunari esker.
Hona hemen sari banaketako zenbait argazki:





Irabazleen ipuinak:




ZORIONAK DENOI eta MILA ESKER parte hartzeagatik!
“Gau beltza” mikroipuin lehiaketaren laugarren edizio honetako gaia “DESIRA” izan da, eta aurrekoetan bezala, aurten ere bi kategoria egon dira. 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena. Guztira 81 lan jaso dira, Euskal Herriko txoko guztietatik. Iaz baino 24 lan gehiago izan dira. 56 lan gazteen kategorian eta 25 ipuin helduen kategorian.
Epaimahaia Hondarribiko liburutegian bildu da urriaren 22an ebazpena egiteko, eta irabazleak urriaren 31ean iragarriko dira Hondarribiko Udal liburutegian egingo den sari banaketa ekitaldian. Parte hartzaile guztien artean ere zozketak egin dira egitasmoaren babesleen eskuzabaltasunari esker.
Sari banaketa ekitaldiko aurkezlea Karolina Sainz de Bikuña izango da eta aurretik Joxe Mari Karrere ipuin kontalari izugarriak sufriaraziko gaitu. Irabazleek bere lanak irakurriko dituzte ekitaldian bertan.
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, babesleei eta epaimahaikideei. Eta zorionak irabazleei. Jaso ezazue LAZTAN hotz bat antolatzaileon partetik!!!
SARI BANAKETA URRIAREN 31n IZANGO DA HONDARRIBIKO UDAL LIBURUTEGIAN (kale nagusia), 19:00ETAN

Aurten ere Blagan euskara elkarteak, mikroipuin lehiaketa antolatu du Gau Beltzaren inguruan. Gaia “DESIRA” izango da, eta mikroipuinak gai honen inguruan idatzi behar dira. Bi kategoria daude, gazteen eta helduen kategoria. Lanak entregatzeko epea: 2025aren irailaren 30tik urriaren 15 arte euskarazblagan@gmail.com helbidean. Baldintzak eta sariak behean dituzue. Animatu eta parte hartu!

Lehiaketaren oinarriak:


Mila esker herriko babesleei!

Maiatzaren 15etik 25era izango den Euskaraldia ariketari hasiera on ona emateko maiatzaren 15ean MINTZODROMO IBILTARIA egingo da Hondarribian. Oraingoan kalean egingo da: Kasino zaharrean hasiko, bertan elkarrekin Euskaraldiko txapak jantzi, eta herriko hainbat lekutan geldialdiak eginez mintzasaioak egingo dira. Amaiera San Pedro kalean izango da. Bi ordu inguruko ekitaldia izango da; 18:00etan hasi eta 20:00ak aldera amaitu. Eguraldi txarra egingo balu Kasino Zaharrean egingo da. Animatu eta parte hartu!

Maiatzaren 24an Euskaraldiaren ekintzen barruan Bazkaria eta Euskaraoke herrikoia ospatuko da. Animatu eta IZENA EMAN (epea luzatu da!)

Euskaraokean izena emateko ondorengo pausoak jarraitu:

Iturria: https://bidasoa.hitza.eus/2025/05/01/bete-beteko-egitaraua-ondu-du-euskaraldiko-herri-batzordeak/
Bazkarirako tiketak salgai Ttopara, Branka, Basque eta Itxaropena tabernetan:

Mahai-ingurua · Maiatzak 8, 19:00etan, Hondarribiko Kultur Etxean
Euskaraldiaren edizio berri baten atarian, Blagan euskara elkartetik mahai-inguru bat antolatu dugu euskarak Hondarribian duen egoerari buruz hitz egiteko. Euskararen biziberritze prozesuan Hondarribian ditugun erronkei begira jarriko gara, bertaratzen diren herritarren laguntzarekin. Horretarako, Olatz Altuna adituak Hondarribiko datu soziolinguistikoen azterketa egingo du, jarraian, Saioa Zabala eta Mikeldi Zeberiorekin batera gaur egun Hondarribian ditugun hizkuntza-praktiken inguruan hausnartzeko.
Hizlariak:
Olatz Altuna (Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria)
Saioa Zabala (Antropologoa)
Mikeldi Zeberio (Soziologoa)
Gidaria: Jaime Altuna

Maiatzak 3, Hondarribiko San Pedro kalean: mahai nformatiboa, izen-ematea, txapa banaketa, Taberna Ibiltaria, …


Maiatzak 3an herrian zehar Taberna Ibiltaria eta San Pedro kalean Euskaraldiaren mahai informatibo egongo da.
