Aurtengo jaietan ere herritarrak sentsibilizatzeko eta euskara bultzatzeko asmoarekin zenbait puntutan kartelak jarri ditugu.




Aurtengo jaietan ere herritarrak sentsibilizatzeko eta euskara bultzatzeko asmoarekin zenbait puntutan kartelak jarri ditugu.




Blaganek kamiseta berriak egitea erabaki du, oraingo honetan Bilintxek Hondarribiko Joxepa bertsolariari eskainitako bertsoetan oinarrituta.
Igandetik aurrera, eguraldiak laguntzen badu, San Pedro kalean egongo gara. Twitter , Facebook eta Instagram bidez data eta orduen inguruko informazio gehiago izango duzue. Animatu, etorri erostera eta gertaera ezagutzera! Jaietan ere itxeki euskarari!


Ez dakigu Joxepak Bilintxen sorta eskutan hartzean zer esan ote zuen, ezta inoiz elkar neurtzera iritsi ote ziren ere. Baina donostiarraren sortak erantzun bat behar zuenez, Maialen Lujanbiok jarri zituen bertsoak, Hondarribiko Joxeparen ahotik.
Bertso horiek entzungai dituzue Hitzetik Hortzera saioan kantatuta hemen klikatuz (2:50 minututik aurrera).

Uztailaren 22 eta 23 an Pasaiatik Jaizkibelera (Bioznar) eta Hondarribira egingo du bidea. Tarte horretan ospatuko diren kontzertuetan esku bat botatzeko gogoz bazaude ongi etorria izango zara auzolanera; Sarrera irteerak, garraio, taberna txanda, bide lagun, etab. Bereziki estimatua izango da Biosnarreko labarrera materiala eramateko 4×4 ibilgailua izatea. Horretarako bidali mezu bat etincarnatus.orkestra@gmail.com helbide elektronikora.
Eta noski ekitaldietan gozatzera gonbitea ere hemen duzu https://urmuga.eus/

Ekainaren 5ean etorri Hendaiara! Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko: sartu hemen

Datozen bi asteetan oso ekimen interesgarriak ditugu Hondarribian. Hasteko, martxoaren 31n hitzaldi txol interesgarri hau Ane Lekuona Mariskal-en eskutik.

Badator 22.korrika eta motorrak berotzeko hitzaldi interesgarria antolatu dugu!

Martxoak 12an, larunbata, LITERATURAn murgilduko gara. Irungo San Juan plazan, eguerdiko 12tan. Animatu!


Aurrekoan opari ederra eman ziguten Pirritx, Porrotx eta Marimotots lagunek Blagankide guztioi: TXORIBOX txorien habia. Txoriek habi goxoak behar dituzten bezala TXIO TXIO egiteko, euskarak ere habi goxoak behar dituelako BLA BLA BLAGAN jarrai dezagun!
ESKERRIK ASKO!! MUXU HANDI BAT!! Gora KATXIPORRETA!


