Badator Korrika eta hainbat ekintza martxan jartzen ari dira! Egun handia Martxoak 14an izango da. Blaganetik Korrika eguneko bazkaria herrikoia antolatzen ari gera eta laister bazkarirako tiketak salgai jarriko dira ohiko lekuetan: Ttopara, Txantxangorri, Itxaropena eta Basque.
Martxoaren 25ean, asteazkenenean, goizaldeko 5:17tan sartuko da Korrika Hondarribira. Baina aurreko egunetan herria girotzeko asmoarekin hainbat ekintza antolatzen ari da Korrika batzordea: Martxoaren 14an Hondarribiko KORRIKA eguna antolatzen ari gara eta zure laguntza behar dugu! Baina baita laguntzaile edota lagun kanpainan ere. Zure aletxoa jartzeko prest bazaude, bete honako galdetegia: https://forms.gle/TqbH6N1WdTzTRGSa8
“Gau beltza” mikroipuin lehiaketaren laugarren edizio honetako gaia “DESIRA” izan da, eta aurrekoetan bezala, aurten ere bi kategoria egon dira. 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena.
Guztira 81 lan jaso dira, Euskal Herriko txoko guztietatik. Iaz baino 24 lan gehiago izan dira. 56 lan gazteen kategorian eta 25 ipuin helduen kategorian. Epaimahaikideek inoiz baino zailagoa izan dute aukeraketa lana. Epaimahaia Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevarak osatu dute, eta irabazleak urriaren 31ean iragarri dira Hondarribiko Udal liburutegian egin den sari banaketa ekitaldian.
Gazteen kategoria (18 urtetik behera):
1. saria: Ikusten ez dudana
Sara Bensaoula (2009, Legorreta)
2. saria: Antropofagia
Araitz Martinez Gonzalez (2009, Legorreta)
Helduen kategoria (18 urtetik gora):
1. saria: Ezkontza
Iñigo Legorburu (1976, Hernani)
2. saria: Esku txiki bat
Iñaki Sanz Azkue (1981, Hondarribia)
Parte hartzaile guztien artean ere zozketak egin dira egitasmoaren babesleen eskuzabaltasunari esker.
“Gau beltza” mikroipuin lehiaketaren laugarren edizio honetako gaia “DESIRA” izan da, eta aurrekoetan bezala, aurten ere bi kategoria egon dira. 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena. Guztira 81 lan jaso dira, Euskal Herriko txoko guztietatik. Iaz baino 24 lan gehiago izan dira. 56 lan gazteen kategorian eta 25 ipuin helduen kategorian. Epaimahaia Hondarribiko liburutegian bildu da urriaren 22an ebazpena egiteko, eta irabazleak urriaren 31ean iragarriko dira Hondarribiko Udal liburutegian egingo den sari banaketa ekitaldian. Parte hartzaile guztien artean ere zozketak egin dira egitasmoaren babesleen eskuzabaltasunari esker.
Sari banaketa ekitaldiko aurkezlea Karolina Sainz de Bikuña izango da eta aurretik Joxe Mari Karrere ipuin kontalari izugarriak sufriaraziko gaitu. Irabazleek bere lanak irakurriko dituzte ekitaldian bertan. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, babesleei eta epaimahaikideei. Eta zorionak irabazleei. Jaso ezazue LAZTAN hotz bat antolatzaileon partetik!!!
SARI BANAKETA URRIAREN 31n IZANGO DA HONDARRIBIKO UDAL LIBURUTEGIAN (kale nagusia), 19:00ETAN
Maiatzaren 15etik 25era izango den Euskaraldia ariketari hasiera on ona emateko maiatzaren 15ean MINTZODROMO IBILTARIA egingo da Hondarribian. Oraingoan kalean egingo da: Kasino zaharrean hasiko, bertan elkarrekin Euskaraldiko txapak jantzi, eta herriko hainbat lekutan geldialdiak eginez mintzasaioak egingo dira. Amaiera San Pedro kalean izango da. Bi ordu inguruko ekitaldia izango da; 18:00etan hasi eta 20:00ak aldera amaitu. Eguraldi txarra egingo balu Kasino Zaharrean egingo da. Animatu eta parte hartu!