URTANTA TXINGUDIN – AUZOLANERAKO DEIALDIA

Uztailaren 22 eta 23 an Pasaiatik Jaizkibelera (Bioznar) eta Hondarribira egingo du bidea. Tarte horretan ospatuko diren kontzertuetan esku bat botatzeko gogoz bazaude ongi etorria izango zara auzolanera; Sarrera irteerak, garraio, taberna txanda, bide lagun, etab. Bereziki estimatua izango da Biosnarreko labarrera materiala eramateko  4×4 ibilgailua izatea. Horretarako bidali mezu bat etincarnatus.orkestra@gmail.com helbide elektronikora.

Eta noski ekitaldietan gozatzera gonbitea ere hemen duzu https://urmuga.eus/

Txorien habia Pirritx Porrotx eta Marimototsen eskutik!

Aurrekoan opari ederra eman ziguten Pirritx, Porrotx eta Marimotots lagunek Blagankide guztioi: TXORIBOX txorien habia. Txoriek habi goxoak behar dituzten bezala TXIO TXIO egiteko, euskarak ere habi goxoak behar dituelako BLA BLA BLAGAN jarrai dezagun!

ESKERRIK ASKO!! MUXU HANDI BAT!! Gora KATXIPORRETA!

Euskara sustatzeko ideien bila!

Betti Gotti Euskara Kultur elkartetik euskara sustatzeko ideia berrien bila dabiltza. Aitzondo eta Blaganekin batera kamiseta berezi bat egiteko ideia izan dute non euskararen erabilera eta euskal kulturarekiko nortasuna goraipatzen duen lelo bat ere azaltzen den. Egin diren kamiseta guzti hauek denen artean banatzeko asmoarekin gabiltza.

Ekintza honen xedea, kamiseta euskara sustatzeko ideia batengatik trukatzea da. Horretarako denen laguntza behar dugu ideiak biltzeko eta kamisetak denen eskuetara ailegatzeko. Lotura honetan sartu, galdetegia erantzun eta kamiseta zurea izango da: SARTU HEMEN

2021eko Blaganen Euskararen asteburuko ekintzak

Blaganetik jakinarazi nahi dizuegu, nahiz eta hasiera batetan euskararen astebururako aurreikusita genituen hainbat ekintza (eskulan tailerra, Ginkana, …) abenduan zehar egiteko asmoa genuen, egoera dela eta bertan behera uzteko erabaki hartu zela. Antzerkira hurbildu zinetenei mila esker eta jakin datorren urtean zehar jarduera berriak egongo direla eta zuen parte hartzea ohikoak diren kanaletatik sustatuko dugula! Egon adi!

“Butterfly effect (Gizateriaren hegaldia)” antzerkia, azaroak 28an.

Astebururako  antolatutako ekitaldi gehienak atzeratu egingo dira, eguraldi iragarpenak eta herrian Kobid-19aren egoera dela eta. Baina, kontutan izan igande arratsaldeko ekitaldia bere horretan mantenduko dugula: “Butterfly effect (Gizateriaren hegaldia)”, 18:00retan Kultur Etxean Alde zaharrean, sarrerak dohainik izango direlarik.

Beste ekintzen data berriak izan  orduko jakinaraziko dizkizuegu. Ongi izan eta barka eragozpenak!