
Azaroak 13an, Hondarribiko Itxas Etxean, Euskal Azokaren hogeita hamaikagarren edizioa ospatuko da, orain arte ikusi gabeko formatu batean, egun bakarrekoa eta auditorium barruan. Liburuak eta euskal sortzaileak izango dira protagonista, bertan aurkituko direlarik beraien lanak baita elkarrizketa interesgarriak ere.

Azoka honetarako, Udalak eta Blagan Euskara Elkarteak, elkarlanean, erosketa-bonoak banatu dituzte; hauekin, 15 €-tik gorako erosketetan, 3 €-ko beherapena eskuratzeko aukera izango da. Bono hauek Euskal Jaien baitako ekitaldietan eta eskoletan banatu dira.
Etorri eta disfrutatu azokaz!
Informazio gehiago: https://www.hondarribia.eus/eu/euskal-azoka-2025









































