Mikroipuin lehiaketaren sari banaketa

Mila esker gure lehiaketaren bigarren edizioko parte hartzeaile guztiei, aurtengoan 18 lan jaso ditugu 18 urtetik beherakoen kategoarian eta 20 lan 18 urtetik gorakoenean. Guztira 38 lan, ez dago batere gaizki!

Pasa den ostiralean elkartu zen epaimahaia irabazleak aukeratzeko, eta ondorengoa da erabakia:

Horretaz gain, gure babesleei esker, parte hartzaile guztien artean zozketak egin ditugu eta hauek dira irabazleak:

Sari banaketa ekitaldia urriaren 31ean izango da, Hondarribiko liburutegian (Kale Nagusia, 8) arratsaldeko 19:00etan. Karolina Sanz De Bikuña egongo da aurkezlea lanetan eta Joxe Mari Karrere ipuin kontalariaren saio beldurgarria egongo da. Animatu!

Gau Beltza mikroipuin lehiaketa, II. edizioa

Iazko arrakastaren ondoren aurten ere GAU BELTZA mikroipuin lehiaketa antolatu dugu. Aurtengo gaia “LARRI” izango da, eta mikroipuinak gai honen inguruan idatzi behar dira. Bi kategoria daude, gazteen eta helduen kategoria. Lanak entregatzeko epea: 2023aren irailaren 28tik urriaren 14 arte euskarazblagan@gmail.com helbidean. Baldintzak eta sariak behean dituzue. Animatu eta parte hartu!

Mila esker herriko babesleei!

2022ko Gau Beltza mikroipuin lehiaketako lanak

GAU BELTZA MIKROIPUIN LEHIAKETAREN lehen edizioaren irabazleak aurkeztu genituen. Sariak banatu eta mikroipuin horiek entzuteko aukera izan genuen ere! Saridunez gain hainbat lan interesgarri jaso genituen eta hemen lan guzti horiek irakurtzeko aukera eman nahi dizuegu. Disfrutatu irakurketaz!

Mikroipuinak irakurgai hemen:

GAU BELTZA MIKROIPUIN LEHIAKETAREN lehen edizioaren irabazleen zerrenda

Blaganek antolatutako GAU BELTZA MIKROIPUIN LEHIAKETAREN   lehen edizioaren irabazleen zerrenda badugu:

Ondokoak izan dira epaimahaikideak: Ainara Elizondo, Kote Guevara eta Gorka Bereziartua. 

Antolatzaileen partetik gure eskerrik beroenak lehiaketan parte hartzeagatik, benetan IZUGARRIA izan baita jaso dugun erantzuna, guztira 60 lan jaso dira, (39 helduetan eta 18 urtetik beherakoetan 21). Mila esker!!

Irabazleak izendatzeaz gain, gure babesleei esker, zozketak egin ditugu parte hartzaile guztien artean. Hauek izan dira sarituak: 

– BI PERTSONANTZAKO GOSARIA GAXEN KAFETEGIAN: Itxaso DIEZ

– BI PERTSONANTZAKO GOSARIA GAXEN KAFETEGIAN: Iker BENGOETXEA

– EROSKIREN SELECTA PRODUKUTUEN SASKIA: Eneko SAGARZAZU

Sari emate ekitaldia, bihar, urriak 31 izango da Amuteko auzo elkartean, 19:15tik aurrera. 

KAROLINA SAINZ DE BIKUÑA izango da aurkezlea eta MAITE FRANKOk  ipuin beldurgarriak  kontatuko dizkigu eta lehiaketara aurkeztutako zenbait lan ere irakurriko ditu. 

Animatu eta etorri, plazer handia izango da guretzat zu bertan egotea, ikaragarria izango baita!

Gau beltza eta Mikroipuin lehiaketaren sari banaketa!

Hondarribian Gau Beltza antolatu da aurtengoan elkarlanean. Datorren urriak 31an, kalabaza hustuketa, mozorro tailerra, ipuin kontaketa eta Blagan elkarteak antolatutako Mikroipuin Lehiaketaren Sari Banaketa izando da Amute auzoko elkartean. Guztira 60 lan jaso ditugu. Mila esker parte hartzaile guztiei… eta mila esker lagundu duzuen babeslei!