TELP ikastaroa azaroan, doan, Blaganen eskutik. Plaza mugatuak!

Zenbat aldiz gertatu ote zaigu elkarrizketa bat euskaraz hasi eta gaztelaniaz hitz eginez amaitzea? mintzakideak hartara eraman gaituelako, edo besterik gabe geu ohartu gabe eta pisuzko arrazoirik gabe gaztelaniara pasatu garelako? edo ezezagun bati badaezpada ere erdaraz egiten diogunean?

Zergatik egiten dugun ulertzeko, deserosotasunik ez sentitzeko, aldatu nahi duguna aldatzeko gakoak ezagutzeko lagungarria da tailerra.

Zer da TELP tailerra?

TELPak hiztunen jokabidean eragin nahi du. Hau da helburu nagusia: Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea eta horretarako baliabide egokiak sortzea.

Hartzaileak: Euskaraz bizitzeko hautua egin duten pertsonak eta eguneroko egoeren aurrean eroso sentitzeko baliabideetan sakondu nahi dutenak

Metodologia: Parte-hartzailea. Aurrez-aurreko saioetatik kanpo egingo diren ariketez gain, tailerrean bertan azalpenak eta ariketa praktikoak tartekatuko dira ( Informazio gehiago:  emun.eus/hitzartzen )

Noiz eta non?
10 orduko ikastaroa da, 4 saiotan banatua.
Azaroak: 7, 14, 21 eta 28
Ordutegia: 17:30-20:00
Kultur etxeko 103. Gelan

Izen ematea: euskarazblagan@gmail.com
Adierazi zure izen abizenak, eta nahi izanez gero, baita telefono zenbakia ere.
Plaza mugatuak!
20 plaza, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan.
Izena emateko azken eguna: urriak 31

Antolatzailea: Blagan euskara elkartea.
Laguntzailea: Hondarribiko udala.

telp_taillerra

Badator KORRIKA!

Apirilak 8 astelehena, 00:54an iritsiko da Korrika Hondarribira, Mendelu auzotik barrena. Eta motorrak berotzen hasteko larunbatean KORRIKA FESTA antolatu da. Izen ematea ostirala arte dago irekita.  Eguraldi txarraren iragarpenari aurre egiteko karpa bat egongo da. Animatu eta parte hartu!

Korrika_bazkaria_2019

EMAN DEZAGUN UMORE! solasaldia Martxoaren 21ean

Zer da umorea? Nola eta zertarako erabiltzen da? Mugak jarri behar al zaizkio umoreari? Umorea errealitatearen isla al da? Zer umore diskurtso mota daude Euskal Herrian? Euskaldunoi zerk ematen digun barregura eta zerk ez? Zer umore mota dago bertsolaritzan? Datorren ostegunean, martxoaren 21, Kultur Etxeko 103 gelan izango ditugu Uxoa Anduaga eta Ane Labaka kontu hauetaz guztietaz solasteko.
image

Bertso-galdera bidez gidatutako solasdia: Euskara oholtzatik at!

“Kantatzen dun herri bat ez da inoiz hilko” eta “euskalduna bazara hitz egidazu euskaraz” bezalako abestien backstagean euskararen egungo egoera zein den jakiteko asmoz elkartu ditugu Manu, Fermin eta Galder.  Mikrofono aurrean euskararen presentzia bermatu xamar dugu horiekin, baina oholtzapeko egoera soziolinguistaren inguruan sakondu nahiko genuke, hori baita euskararen sukalde, motor edota errealiatearen islada. Zein da musikarien, antolatzaileen, musikazaleen…hizkuntz joera teloia jaisten denean? Ba al dauka musikak jendartearen hizkuntzaren erabileran eragiteko gaitasunik? Horren inguruan hitz egingo digute Fermin Muguruzak eta Galder Izagirrek, Manu Goiaganak gidaturiko bertso-galderen bitartez.
2019-02-06 Euskara oholtzatik at