Blagan-en 2017ko batzar nagusia

Atzo Amuteko Elkartean Blaganen 2017ko batzar nagusia ospatu zen, 30 bat lagun bertaratu ziren eta urtean zehar egindako ibilbidearen errepaso bat egin ondoren, datorren urteko erronken inguruan hausnartu zen.IMG-20171021-WA0003

Laburbilduz, 2017an zehar egindako ekintzak ugari izan dira, besteak beste: mendi irteerak, hitzaldiak, Korrikan parte hartzea, Euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzen inguruan mahai ingurua, Blagan eguna, Itxeki euskarari kanpaina, Hondarribiko euskararen inguruko lanak, Hondarribia aldizkarirako artikuluak, …  Eta datorren urtera begira landu ziren puntuen artean aipagarrienak, Euskara 365 egun  kanpaina eta udaletxeko euskara aholku batzordea izan ziren.

“Azken Zakatzak” poesia liburuaren aurkezpena oso ondo joan zen.

Atzoko poesia aurkezpenera jende ugari etorri zen eta oso ondo egon zen. Batetik solasaldia ederra izan zen. Poesiaz, literaturaz, gizarteaz, Hondarribi herriaren bilakaera, arrantzaz, itsasoaz, munduaz, hizkuntzaz… gogoeta txol interesgarriak egin zituen Martxelek. Bestetik, Kote Gebarak liburuaren aurkezpena egin zuen irakurtzera animatuz. Gorka Bereziartuak galderak txukun prestatu eta bideratu zituen solasaldi atsegina bihurtuz. Amaitzeko Martxelek bi poesia errezitatu zituen musikaren laguntzarekin.

Esan bezala Kultur Etxeko aretoa lepo bete zen: 56 lagun elkartu ginen, eta gauza ez-ohikoa, poema liburu baten aurkezpen baterako!

IMG-20170608-WA0002 IMG-20170608-WA0001 IMG-20170607-WA0002 IMG-20170607-WA0001

Librezalek Firefox gomendatzen du.

Librezalek, euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekiak, Firefox nabigatzailearen erabilera sustatzeko kanpaina bat jarri du martxan apirilean. Nabigatzaile hau erabiltzeko arrazoi asko badago ere euskaltzaleontzat Firefoxen jarrera hizkuntzekiko da bereziki interesgarria: aplikazioa bati mahaigainekoa bertsioa bai mugikorrekoa euskaraz dago, zuzentzaile ortografikoa dauka eta Euskalbar edota Irakurle Digitala bezalako tresnak erabiltzen ditu.

    Google_Chrome_abila_dela       Txirrita_eta_Saiburu_Firefox

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina.

Urtero bezala Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bertako kide diren udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina martxan jarri du. Herritarrak errenta aitorpena egiterakoan euskara autatu dezatela da helburu nagusia, aurten bereziki autolikidazioari garrantzia eman diotelarik. Honen inguruko Informazio gehigarria UEMAko webgunean aurkitu daiteke: sartu hemen.

Errenta2017_euskaraz