
Liburu aurkezpena: Kontra, Ane Zubeldia



Ekintza ugari antolatu dira, zatoz gurekin ospatzera!

Bazkari herrikoia Madalen kalean, tiketak salgai Ttopara, Txantxangorri, Branka, Itxaropena eta Basque tabernetan.




Badator Korrika eta hainbat ekintza martxan jartzen ari dira! Egun handia Martxoak 14an izango da. Blaganetik Korrika eguneko bazkaria herrikoia antolatzen ari gera eta laister bazkarirako tiketak salgai jarriko dira ohiko lekuetan: Ttopara, Txantxangorri, Itxaropena eta Basque.


Martxoak 27an, arratsaldeko 17:30tan, Arma plazako turismo bulegoan.


Martxoaren 25ean, asteazkenenean, goizaldeko 5:17tan sartuko da Korrika Hondarribira. Baina aurreko egunetan herria girotzeko asmoarekin hainbat ekintza antolatzen ari da Korrika batzordea: Martxoaren 14an Hondarribiko KORRIKA eguna antolatzen ari gara eta zure laguntza behar dugu! Baina baita laguntzaile edota lagun kanpainan ere. Zure aletxoa jartzeko prest bazaude, bete honako galdetegia: https://forms.gle/TqbH6N1WdTzTRGSa8
Laister informazio gehiago izango duzue. Bitartean webgune ofiziala: https://www.korrika.eus/eu/


Euskal Jaien 100. urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu du Hondarribiko Udalak, eta egitarau horren barruan Anton Abadia zikloa.
Egitarau osoa https://www.hondarribia.eus/eu/-/euskal-jaien-100-urtemuga-6-astetan-zehar-ospatzeko-egitaraua-ondu-du-hondarribiko-udalak
“Gau beltza” mikroipuin lehiaketaren laugarren edizio honetako gaia “DESIRA” izan da, eta aurrekoetan bezala, aurten ere bi kategoria egon dira. 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena.
Guztira 81 lan jaso dira, Euskal Herriko txoko guztietatik. Iaz baino 24 lan gehiago izan dira. 56 lan gazteen kategorian eta 25 ipuin helduen kategorian. Epaimahaikideek inoiz baino zailagoa izan dute aukeraketa lana. Epaimahaia Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevarak osatu dute, eta irabazleak urriaren 31ean iragarri dira Hondarribiko Udal liburutegian egin den sari banaketa ekitaldian.
Gazteen kategoria (18 urtetik behera):
1. saria: Ikusten ez dudana
Sara Bensaoula (2009, Legorreta)
2. saria: Antropofagia
Araitz Martinez Gonzalez (2009, Legorreta)
Helduen kategoria (18 urtetik gora):
1. saria: Ezkontza
Iñigo Legorburu (1976, Hernani)
2. saria: Esku txiki bat
Iñaki Sanz Azkue (1981, Hondarribia)
Parte hartzaile guztien artean ere zozketak egin dira egitasmoaren babesleen eskuzabaltasunari esker.
Hona hemen sari banaketako zenbait argazki:





Irabazleen ipuinak:




ZORIONAK DENOI eta MILA ESKER parte hartzeagatik!