Blaganek kamiseta berriak egitea erabaki du, oraingo honetan Bilintxek Hondarribiko Joxepa bertsolariari eskainitako bertsoetan oinarrituta.
Igandetik aurrera, eguraldiak laguntzen badu, San Pedro kalean egongo gara. Twitter , Facebook eta Instagram bidez data eta orduen inguruko informazio gehiago izango duzue. Animatu, etorri erostera eta gertaera ezagutzera! Jaietan ere itxeki euskarari!
Ez dakigu Joxepak Bilintxen sorta eskutan hartzean zer esan ote zuen, ezta inoiz elkar neurtzera iritsi ote ziren ere. Baina donostiarraren sortak erantzun bat behar zuenez, Maialen Lujanbiok jarri zituen bertsoak, Hondarribiko Joxeparen ahotik. Bertso horiek entzungai dituzue Hitzetik Hortzera saioan kantatuta hemen klikatuz (2:50 minututik aurrera).
Badator Korrika Hondarribira, eta motorrak berotzeko Korrika jaia antolatu dugu Blaganetik. Animatu zaitezte: eskulanak haurrentzat, Ginkana gazteentzat, kontzertuak, afaria, …
Adi: Gazte Konkiz Ginkanan parte hartzeko izena ematea gomendatzen da. Izena emateko estekan klikatu edo QR kodea eskaneatu eta bete mesedez galdetegia.
Ez ahaztu azteazken honetan, apirilak 6, hitzaldi interesgarri bat antolatu dugula: Euskararen esanahia(k) hitzaldia, arratsaldeko 18:30, Kultur Etxean.
Aurrekoan opari ederra eman ziguten Pirritx, Porrotx eta Marimotots lagunek Blagankide guztioi: TXORIBOXtxorien habia. Txoriek habi goxoak behar dituzten bezala TXIO TXIO egiteko, euskarak ere habi goxoak behar dituelako BLA BLA BLAGAN jarrai dezagun!
ESKERRIK ASKO!! MUXU HANDI BAT!! Gora KATXIPORRETA!
Betti Gotti Euskara Kultur elkartetik euskara sustatzeko ideia berrien bila dabiltza. Aitzondo eta Blaganekin batera kamiseta berezi bat egiteko ideia izan dute non euskararen erabilera eta euskal kulturarekiko nortasuna goraipatzen duen lelo bat ere azaltzen den. Egin diren kamiseta guzti hauek denen artean banatzeko asmoarekin gabiltza.
Ekintza honen xedea, kamiseta euskara sustatzeko ideia batengatik trukatzea da. Horretarako denen laguntza behar dugu ideiak biltzeko eta kamisetak denen eskuetara ailegatzeko. Lotura honetan sartu, galdetegia erantzun eta kamiseta zurea izango da: SARTU HEMEN
Blaganetik jakinarazi nahi dizuegu, nahiz eta hasiera batetan euskararen astebururako aurreikusita genituen hainbat ekintza (eskulan tailerra, Ginkana, …) abenduan zehar egiteko asmoa genuen, egoera dela eta bertan behera uzteko erabaki hartu zela. Antzerkira hurbildu zinetenei mila esker eta jakin datorren urtean zehar jarduera berriak egongo direla eta zuen parte hartzea ohikoak diren kanaletatik sustatuko dugula! Egon adi!
Udari ongi-etorria egiteko jarduera berezia! Petti musikariaren azken diskoaren aurkezpen musikatua antolatu dugu hilaren 24rako; musikariaz gain, Ana Galarragak eta Harkaitz Canok parte hartuko dute. Sarrerak hemen lortu daitezke.
Datorren igandean Lankuren ‘Erradikalak ginen’ antzezlana ikusteko aukera izango da Itxas Etxea auditorium-ean, arratsaldeko 19.00etan. Sarrera doan da eta ez da aldez aurreko txartelik behar bertaratzeko.
Hona hemen Ane Labaka eta Beatriz Egiazabalen aurrerakina:
Datorren astean, Azaroaren 24an Asteartea, beste liburu aurkezpen bat edukiko duzue, Hondarribiko alde zaharreko kultur etxeko areto nagusian, arratsaldeko 19etan. Covidaren aurkako neurri guztiak zorrotz hartuta. Hementxe duzue kartela: