“Hizkuntzaren funanbulistak” izenburuko solasaldiak interesa piztu zuen asteartean Hondarribian. Hizkuntza sozializazioa kirol eremuan nolakoa den hausnartu dute Miren Artetxek eta Jaime Altunak. Nerabeen hizkuntza praktiken inguruan, adin eta generoan ardaztuta, aritu dira bakoitzak egin dituen ikerketetatik abiatuta.
Azaroak 26.an Hondarribian, Miren Artetxe eta Jaime Altunaren arteko solasaldi honetan, nerabeen hizkuntza praktiketara eta diskurtsoetara gerturatuko dira. Egin dituzten ikerketetatik abiatuta, egungo hizkuntza dinamika sozialei buruz nerabeen ikuspegia zein den ekarriko dute.
“Gau beltza” mikroipuin lehiaketaren hirugarren edizio honetako gaia “LAZTAN” izan da, eta aurrekoetan bezala, aurten ere bi kategoria egon dira. 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena. Guztira 57 lan jaso dira, Euskal Herriko txoko guztietatik. Iaz baino 19 lan gehiago izan dira. 29 lan gazteen kategorian eta 28 ipuin helduen kategorian.
Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevara epaimahaikideen esanetan, azpimarragarria izan da bai jasotako lan kopurua eta baita hauen literatur kalitatea ere. Hondarribiko liburutegian bilduta, ondokoa ebatzi dute:
18 urtetik beherako kategoria:
1. saria: Zain
Egilea: Gari Iraola Hernández (Usurbil, 2008)
2. saria:Azken taupadak
Egilea: Yader Manuel Salgado Matute (Hondarribia, 2011)
Hona hemen sari-banaketa ekitaldiko zenbait argazki:
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, babesleei, aurkezleei eta epaimahaikideei. Eta zorionak irabazleei! Jaso ezazue LAZTAN hotz bat antolatzaileon partetik!!!
“Gau beltza” mikroipuin lehiaketaren hirugarren edizio honetako gaia “LAZTAN” izan da, eta aurrekoetan bezala, aurten ere bi kategoria egon dira. 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena. Guztira 57 lan jaso dira, Euskal Herriko txoko guztietatik. Iaz baino 19 lan gehiago izan dira. 29 lan gazteen kategorian eta 28 ipuin helduen kategorian. Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevara epaimahaikideen esanetan, azpimarragarria izan da bai jasotako lan kopurua eta baita hauen literatur kalitatea ere.
Epaimahaia Hondarribiko liburutegian bildu da urriaren 23an ebazpena egiteko, eta irabazleak urriaren 31ean iragarriko dira Hondarribiko Udal liburutegian egingo den sari banaketa ekitaldian. Parte hartzaile guztien artean ere zozketak egin dira egitasmoaren babesleen eskuzabaltasunari esker. Sari banaketa ekitaldiko aurkezlea Karolina Sainz de Bikuña izango da eta aurretik Joxe Mari Karrere ipuin kontalari izugarriak sufriaraziko gaitu. Irabazleek bere lanak irakurriko dituzte ekitaldian bertan.
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, babesleei eta epaimahaikideei.
Jaso ezazue LAZTAN hotz bat antolatzaileon partetik!!!
Hondarribiko mintzalagunak antolatuta familientzako ipuin kontaketa Urriak 31an, Kasino Zaharrean, arratsaldeko 17:30etan. 4-9 urte bitarteko haurrentzat. Eman izena: mintzalaguna@hondarribia.eus helbidean.
Blagan euskara elkarteak, hirugarrenez, mikroipuin lehiaketa antolatu du Gau Beltzaren inguruan. Aurtengo gaia “LAZTAN” izango da, eta mikroipuinak gai honen inguruan idatzi behar dira. Bi kategoria daude, gazteen eta helduen kategoria. Lanak entregatzeko epea: 2024aren irailaren 30tik urriaren 15 arte euskarazblagan@gmail.com helbidean. Baldintzak eta sariak behean dituzue. Animatu eta parte hartu!
Korrika ostegunean , martxoak 14, iritsiko da Hondarribira eta gure kilometroa Arma plazan hasiko da, 16;38etan. Beraz animatu. eta denok korrika egitera, harro, euskararen alde! Zatoz gurekin!