Mila aukera teknologietan euskara erabiltzeko

Gure IKT taldeak “Teknologiak euskaraz” tailerra antolatu zuen maiatzaren 27an. Bertara joan zirenek ikasi zuten modu askotan erabili dezakegula egunero euskara atxamarta teknologikoetan.

Ezin izan zenuela joan? Lasai! Berdin-berdin ezagutu ditzakezu euskarazko tresna teknologiko asko: kontsultatu beheko dokumentua eta hasi zure telefono, ordenagailu eta tabletak euskalduntzen!

Download (PDF, 1.05MB)

Ostiralean, maiatzak 27, etorri teknologiak euskaraz elkarrekin lantzera!

Teknologiak euskaraz erabili nahi dituzu baina telefonoa, ordenagailua edo tableta gazteleraz konfiguratuta dituzu? Lasai, berehala konponduko dugu: Blaganek tailer bat antolatu du horretarako.

Zure telefonoa euskaraz konfiguratu nahi?
Zure telefonoa euskaraz konfiguratu nahi?

Tailer horretan, euskaraz erabil ditzakegun baliabide informatikoak aurkeztuko ditugu (sistema eragileak, nabigatzaileak, mugikorrak…) eta ahal den neurrian bakoitzaren ordenagailu, tableta edo mugikorreko sistema eta programak euskaraz ipintzeko aukera eskainiko dugu.

Elkarlanean aritu eta ezagutzak, esperientziak eta kezkak elkartrukatuko ditugu.

EGUNA: maiatzak 27, ostirala.
ORDUA: 17:30tik 19:00etara.
LEKUA: Arma Plaza Fundazioko aretoa.

Tailerrean interesa baduzu ondorengo formularioa betetzea eskertuko genizuke, plaza kopurua mugatua baita.

Egin klik lotura honetan formularioa betetzeko:

https://docs.google.com/forms/d/1l4qEQeNhy2ZIt4pC1z5GuuNXYrOkpn9Z73BRR90MhHQ/viewform?c=0&w=1&usp=mail_form_link

Zer sentitzen da astebetez den-dena euskaraz hitz egiten duzunean?

Donostiako Egia auzoko bizilagunek astebetez euskaraz bizitzeko konpromisoa hartu zuten. Zazpi txandatan banatu zuten esperientzia. Parte hartu duten lagunek bideo honetan esplikatu dute zer sentsazio izan dituzten. Eta zuk, probatu nahi al duzu?

Aiako Harria euskaraz ezagutu dezagun

Igande honetan, maiatzaren 15ean, Aiako Harria ezagutzen jarraitzeko txangoa egingo dugu. Goizeko 9:30ean aterako gara Arritxuloko aterpetik eta 3 orduko ibilibide zirkularra egingo dugu. Eta gero, nahi duenarentzat Arritxulo Aterpetxean bazkaltzeko aukera egongo da! Animatu!tornola erreka

Jarraitu Aiako Harria euskaraz ezagutu dezagun irakurtzen

‘Beltzean mintzo’ dokumentala: euskara eta Amerikako hizkuntza indigenak

Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?

Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.

Informazio gehiago: garabide.eus

Poteoan euskaraz!

Maiatzaren 7an 12:30etan Barrio Txinoko plazan elkartuko gara lehenbiziko Blaganpoteoa egiteko. Zer izango den izenak berak erakusten du gutxi gorabehera: lagunarte alaian potetatzea, euskaraz egiten dugun bitartean.

blaganpoteoa

Helburu inportanteagoa ere badu ordea: Hondarribiko euskaltzaleak modu informalean elkar ezagutzen hastea eta, hori egitearekin batera, larunbateko poteo giroa euskalduntzeko gure hondar aletxoa jartzea.

Hondarribian poteak euskaraz hartu nahi badituzu, tabernariek lehen hitza euskaraz egitea gustatuko balitzaizuke, herriko kaleetan euskara barra-barra entzutea zure ametsa bada, gonbidatuta zaude noski, ekarri zure euskara!