Udari ongi-etorria egiteko jarduera berezia! Petti musikariaren azken diskoaren aurkezpen musikatua antolatu dugu hilaren 24rako; musikariaz gain, Ana Galarragak eta Harkaitz Canok parte hartuko dute. Sarrerak hemen lortu daitezke.

Udari ongi-etorria egiteko jarduera berezia! Petti musikariaren azken diskoaren aurkezpen musikatua antolatu dugu hilaren 24rako; musikariaz gain, Ana Galarragak eta Harkaitz Canok parte hartuko dute. Sarrerak hemen lortu daitezke.

Ostiral honetan, 2021-06-04, arratsaldeko 19h00tan, Hondarribiko Itsas Etxea auditorium-ean Txomin Artola Et Incarnatus Est ikusteko aukera paregabea dugu. Animatu!

Ostegunean, maiatzak 6, Hondarribian Eneko Aizpuruarekin ‘Bidasoan Gora’ liburuari buruzko solasaldia izango da. Animatu zaitez!

Bihar, apirilak 22, Hondarribiko Kultur etxean Txerra Rodriguezen liburu aurkezpena izango dugu. Gehiago jakiteko begiratu Topaguneak egindako elkarrizketa.

Datorren igandean Lankuren ‘Erradikalak ginen’ antzezlana ikusteko aukera izango da Itxas Etxea auditorium-ean, arratsaldeko 19.00etan. Sarrera doan da eta ez da aldez aurreko txartelik behar bertaratzeko.

Hona hemen Ane Labaka eta Beatriz Egiazabalen aurrerakina:
Datorren astean, Azaroaren 24an Asteartea, beste liburu aurkezpen bat edukiko duzue, Hondarribiko alde zaharreko kultur etxeko areto nagusian, arratsaldeko 19etan. Covidaren aurkako neurri guztiak zorrotz hartuta. Hementxe duzue kartela:

Datorren asteartean Hondarribian “Ene baitan bizi da” liburua aurkeztuko du Maddi Ane Txoperenak

Badator EUSKARALDIA eta Hondarribian ere parte hartzeko aukera politak dituzue. Egin zaitez Belarriprest edo Ahobizi eta parte hartu ekintza desberdinetan. http://www.hondarribia.eus/eu//euskaraldia2020-herritarrak
Blaganek ere EUSKARALDIAREKIN bat egiten du. Bai horixe!


#EtxealditikEuskaraldira hastera doa!!!