Ostegunean, irailak 30, arratsaldeko zazpi t’erdietan, Hondarribiko kultur etxean “June Jordan”-en poema hautatuen liburuaren aurkezpena izango dugu Ane Garcia Lopez-en eskutik.

Ostegunean, irailak 30, arratsaldeko zazpi t’erdietan, Hondarribiko kultur etxean “June Jordan”-en poema hautatuen liburuaren aurkezpena izango dugu Ane Garcia Lopez-en eskutik.

Abuztuaren hasieran jakin denez, Traineru Kluben Elkartearen (TKE) ikus-entzunezko plataformak (ACT TV) gaztelaniaz hitz egitera derrigortu nahi izan zuen Donostiarra Arraun Elkarteko kide bat uztailaren 25ean, Lekeition jokatutako estropadaren ondoren.
Euskal Herrian Euskarazen (EHE) bidez salatutako egoera horren aurrean, honakoa adierazi nahi dugu kostaldeko herrietan euskararen alde lan egiten dugun bost eragilek:
1) Elkartasuna adierazi nahi diogu adierazpenak euskaraz bakarrik egin nahi izan zituen arraunlariari. Egunero jasan behar izaten ditugu horrelako egoerak eta garrantzitsua da presioen gainetik euskaldun gisa ditugun eskubideei tinko eusten dieten pertsonak agertzea, baita mota horretako gertakariak eremu pribatuan ez geratzea ere, euskararen erabilera denoi dagokigun zerbait delako.
2) Eusko Label liga antolatzen duen TKEri eskatzen diogu bere komunikazio-politika alda dezala, euskaraz hitz egin nahi duten arraunlariak ez daitezen presionatuta sentitu, uztailaren 25ean gertatu zen bezala. Euskal Herrian gaude eta euskaraz bakarrik hitz egin nahi izatea guztiz zilegi da. Lehiaketaren komunikazio-lanak hizkuntza batean baino gehiagotan egin behar badira, TKEk asmatu beharko du nola eseri tosta berean komunikazio eleanitza eta euskaldunei zor zaien errespetua.
3) Goi mailako kirolariak gizartearentzat erreferente dira, ez bakarrik lehiatzen direnean, baita jendaurrean agertzen direnean ere. Horregatik, Eusko Label ligan parte hartzen duten arraunlari guztiak animatu nahi ditugu ACT TV-k eta beste hedabideek egiten dizkieten elkarrizketetan euskaraz egitera (baita galizieraz ere, herrialde hartako arraunlarien kasuan). Arrauna kirola baino gehiago baita: neurri batean, bizi garen herriak ordezkatzen dituzte gure traineruek. Erakutsi dezagun herri euskaldunak garela.
Sinatzaileak:
Axola euskara elkartea (Abanto)
Bagera euskaltzaleen elkartea (Donostia)
Blagan euskara elkartea (Hondarribia)
Karkara Taldea kultur elkartea (Orio)
Zuhatza euskara elkartea (Deba)
Udari ongi-etorria egiteko jarduera berezia! Petti musikariaren azken diskoaren aurkezpen musikatua antolatu dugu hilaren 24rako; musikariaz gain, Ana Galarragak eta Harkaitz Canok parte hartuko dute. Sarrerak hemen lortu daitezke.

Ostiral honetan, 2021-06-04, arratsaldeko 19h00tan, Hondarribiko Itsas Etxea auditorium-ean Txomin Artola Et Incarnatus Est ikusteko aukera paregabea dugu. Animatu!

Ostegunean, maiatzak 6, Hondarribian Eneko Aizpuruarekin ‘Bidasoan Gora’ liburuari buruzko solasaldia izango da. Animatu zaitez!

Bihar, apirilak 22, Hondarribiko Kultur etxean Txerra Rodriguezen liburu aurkezpena izango dugu. Gehiago jakiteko begiratu Topaguneak egindako elkarrizketa.

Datorren igandean Lankuren ‘Erradikalak ginen’ antzezlana ikusteko aukera izango da Itxas Etxea auditorium-ean, arratsaldeko 19.00etan. Sarrera doan da eta ez da aldez aurreko txartelik behar bertaratzeko.

Hona hemen Ane Labaka eta Beatriz Egiazabalen aurrerakina:
Datorren astean, Azaroaren 24an Asteartea, beste liburu aurkezpen bat edukiko duzue, Hondarribiko alde zaharreko kultur etxeko areto nagusian, arratsaldeko 19etan. Covidaren aurkako neurri guztiak zorrotz hartuta. Hementxe duzue kartela:

Datorren asteartean Hondarribian “Ene baitan bizi da” liburua aurkeztuko du Maddi Ane Txoperenak
