Gau Beltza IV. edizioa mikroipuin lehiaketako irabazleak

“Gau beltza”  mikroipuin lehiaketaren laugarren  edizio honetako gaia “DESIRA” izan da, eta aurrekoetan bezala, aurten ere bi kategoria egon dira. 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena.

Guztira 81 lan jaso dira, Euskal Herriko txoko guztietatik. Iaz baino 24 lan gehiago izan dira. 56 lan gazteen kategorian eta 25 ipuin helduen kategorian. Epaimahaikideek inoiz baino zailagoa izan dute aukeraketa lana. Epaimahaia Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevarak osatu dute, eta irabazleak urriaren 31ean iragarri dira Hondarribiko Udal liburutegian egin den sari banaketa ekitaldian.

Gazteen kategoria (18 urtetik behera):

1. saria: Ikusten ez dudana

Sara Bensaoula (2009, Legorreta)

2. saria: Antropofagia

Araitz Martinez Gonzalez (2009, Legorreta)

Helduen kategoria (18 urtetik gora):

1. saria: Ezkontza

Iñigo Legorburu (1976, Hernani)

2. saria: Esku txiki bat

Iñaki Sanz Azkue (1981, Hondarribia)

Parte hartzaile guztien artean ere zozketak egin dira egitasmoaren babesleen eskuzabaltasunari esker.

Hona hemen sari banaketako zenbait argazki:

Irabazleen ipuinak:

ZORIONAK DENOI eta MILA ESKER parte hartzeagatik!

Gau Beltza mikroipuin lehiaketa 2025 – IV. edizioa

Aurten ere Blagan euskara elkarteak, mikroipuin lehiaketa antolatu du Gau Beltzaren inguruan. Gaia “DESIRA” izango da, eta mikroipuinak gai honen inguruan idatzi behar dira. Bi kategoria daude, gazteen eta helduen kategoria. Lanak entregatzeko epea: 2025aren irailaren 30tik urriaren 15 arte euskarazblagan@gmail.com helbidean. Baldintzak eta sariak behean dituzue. Animatu eta parte hartu!

Lehiaketaren oinarriak:

Mila esker herriko babesleei!

Euskaraldia: Maiatzak 24an EUSKARAOKE eta BAZKARI HERRIKOIA

Maiatzaren 24an Euskaraldiaren ekintzen barruan Bazkaria eta Euskaraoke herrikoia ospatuko da. Animatu eta IZENA EMAN (epea luzatu da!)

Euskaraokean izena emateko ondorengo pausoak jarraitu:

  1. Gustukoak dituzun 3 abesti aukeratu www.txantxangorria.eus webgunean.
  2. Udalako izen-emate orria bete.
    https://www.hondarribia.eus/eu/euskaraldia2025/euskaraoke
  3. Maiatzean zuekin kontaktuan jarriko gara zure parte-hatze txanda eta abestia jakinarazteko.

Iturria: https://bidasoa.hitza.eus/2025/05/01/bete-beteko-egitaraua-ondu-du-euskaraldiko-herri-batzordeak/

Bazkarirako tiketak salgai Ttopara, Branka, Basque eta Itxaropena tabernetan:

EUSKARAREN ERABILERA HONDARRIBIAN, ARGIAK ETA ITZALAK

Mahai-ingurua · Maiatzak 8, 19:00etan, Hondarribiko Kultur Etxean

Euskaraldiaren edizio berri baten atarian, Blagan euskara elkartetik mahai-inguru bat antolatu dugu euskarak Hondarribian duen egoerari buruz hitz egiteko. Euskararen biziberritze prozesuan Hondarribian ditugun erronkei begira jarriko gara, bertaratzen diren herritarren laguntzarekin. Horretarako, Olatz Altuna adituak Hondarribiko datu soziolinguistikoen azterketa egingo du, jarraian, Saioa Zabala eta Mikeldi Zeberiorekin batera gaur egun Hondarribian ditugun hizkuntza-praktiken inguruan hausnartzeko.

Hizlariak:

Olatz Altuna (Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria)

Saioa Zabala (Antropologoa)

Mikeldi Zeberio (Soziologoa)

Gidaria: Jaime Altuna

Hizkuntzaren Funanbulistak

“Hizkuntzaren funanbulistak” izenburuko solasaldiak interesa piztu zuen asteartean Hondarribian. Hizkuntza sozializazioa kirol eremuan nolakoa den hausnartu dute Miren Artetxek eta Jaime Altunak. Nerabeen hizkuntza praktiken inguruan, adin eta generoan ardaztuta, aritu dira bakoitzak egin dituen ikerketetatik abiatuta.

Mila esker!

Gau Beltza mikroipuin lehiaketa 2024 – III. edizioa

Blagan euskara elkarteak, hirugarrenez, mikroipuin lehiaketa antolatu du Gau Beltzaren inguruan. Aurtengo gaia “LAZTAN” izango da, eta mikroipuinak gai honen inguruan idatzi behar dira. Bi kategoria daude, gazteen eta helduen kategoria. Lanak entregatzeko epea: 2024aren irailaren 30tik urriaren 15 arte euskarazblagan@gmail.com helbidean. Baldintzak eta sariak behean dituzue. Animatu eta parte hartu!

Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

Mila esker herriko babesleei!