Gau Beltza V. edizioko mikroipuin lehiaketako irabazleak

Blaganek antolatutako “Gau beltza”  mikroipuin lehiaketaren bosgarren edizioan guztira 78 lan jaso dira, 42 gazteen kategorian eta 36 helduen kategorian. Epaimahaia Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevarak osatu dute, eta irabazleak urriaren 30ean iragarri dira Hondarribiko Udal liburutegian egin den sari banaketa ekitaldian. Jende ugari bertaratu da. Karolina Sainz de Bikuñak aurkezleak eta Joxe Mari Karrere ipuin kontalariak sarrera girotu ondoren, irabazleen ipuinak entzuteko aukera izan genuen.

Aurtengoan gaia “ETORKIZUNA” izan da, eta irabazleak ondorengoak izan dira:

Gazteen kategoria (18 urtetik behera):

1. saria: Etorkizunera atzera buelta

EGILEA: Maren Díez

Jaioturtea: 2013

Udalerria: Ordizia

Saria: 350€

2. saria: Behi labanaduna

EGILEA: Irati Egues Larzabal

Jaioturtea: 2016

Udalerria: Hondarribia

Saria: 200€

Hondarribiko idazlanik onena: Aspiragailu xurgatzailea

EGILEA: Alex Virto Etxebeste

Jaioturtea: 2015

Udalerria: Hondarribia

Saria: 100€

Helduen kategoria (18 urtetik gora):

1. saria: Horoskopoa  

EGILEA: Fultxo Crespo Ortigosa

Jaioturtea: 1970

Udalerria: Viana (Nafarroa)

Saria: 350€

2. saria: Orduantxe

EGILEA: Ainhoa Aranburu Puente

Jaioturtea: 1969

Udalerria: Hondarribia

Saria: 200€

Hondarribiko idazlanik onena: Gizaki bat

EGILEA: Beñat Egues Cuesta

Jaioturtea: 1982

Udalerria: Hondarribia Saria: 100€

Parteharzaileen artean zozketak egin ziren:

Gazteak

  • Gaxen: Danel Perez Oronoz
  • Garua: Ilse Gallo Hernandez  
  • Eroskiko saskia: Ane Llorente Elzo

Helduak

  • Gaxen: Marta Hernandez Rodriguez
  • Garua: Paz Zendoia Sainz
  • Eroskiko saskia: Inge Gallo Hernandez

Mila esker gerturatutako guztiei, aurkezle eta ipuin kontalariei, epaimahaiari eta ekitaldiaren babesleei!

V. Gau Beltza mikroipuin lehiaketaren sari banaketa

 “Gau beltza”  mikroipuin lehiaketaren edizio honetako gaia “ETORKIZUNA” izan da, eta aurrekoetan bezala, bi kategoria egon dira, 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena. Aurtengo berrikuntza izan da Hondarribiko lanik onena saritzea bi kategorietan. Guztira 78 lan jaso dira, Euskal Herriko txoko guztietatik. 42 lan gazteen kategorian eta 36 ipuin helduen kategorian. Epaimahaia urriaren 26an bildu da ebazpena egiteko, eta irabazleak urriaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, Hondarribiko Udal Liburutegian (Kale Nagusia, 8) egingo den sari banaketa ekitaldian iragarriko dira. Parte hartzaileen artean ere zozketak egingo dira egitasmoaren babesleen eskuzabaltasunari esker.

Sari banaketa ekitaldian Karolina Sainz de Bikuña aurkezle lanetan eta Joxe Mari Karrere ipuin kontalaria izango ditugu.  Irabazleek bere lanak irakurriko dituzte ekitaldian bertan.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, babesleei eta epaimahaikideei. Eta ZORIONAK irabazleei!!!

IRUÑEA VELEIA: AZTARNATEGI ETA AUZI BATEN HISTORIA hitzaldia

Iruñea Veleiako afera nahiko ahaztuta eta komunikabideek baztertuta genuen. Gaur egungo egoera zertan den jakiteko Josetxo Mendia gonbidatu genuen, Iruña Veleia argitu ez suntsitu elkartekoa. Epaiketan zer gertatu zen, frogen ahulezia, indusketak eta ikerketak zertan  diren,  grafitoekin, ostrakekin, euskarazkoekin zer gertatu den. Urriak 22an, osteguna, arratsaldeko  19:00etan Hondarribiako Kultur Etxean antolatutako hitzaldian entzun ahal izan genuen gaiaren inguruko informazio eguneratua. Mila eskera hurbildu zineten guztiei eta bereziki Josetxo Mendiari!!

Gau Beltza mikroipuin lehiaketa 2026 – V. edizioa

Urtero bezala Gau Beltza mikroipuin lehiaketarekin gatoz, oraingoa gaia ETORKIZUNA da. Lanak entregatzeko epea 2026ko Irailaren 25etik Urriaren 17ra posta elektronikoz euskarazblagan@gmail.com  helbidean.

Informazioa eta oinarriak:

Animatu eta parte hartu!

Eskerrikasko ekimen honen laguntzaileei:

Hondarribiko 31. Euskal Azoka

Azaroak 13an, Hondarribiko Itxas Etxean, Euskal Azokaren hogeita hamaikagarren edizioa ospatuko da, orain arte ikusi gabeko formatu batean, egun bakarrekoa eta auditorium barruan. Liburuak eta euskal sortzaileak izango dira protagonista, bertan aurkituko direlarik beraien lanak baita elkarrizketa interesgarriak ere.

Azoka honetarako, Udalak eta Blagan Euskara Elkarteak, elkarlanean, erosketa-bonoak banatu dituzte; hauekin, 15 €-tik gorako erosketetan, 3 €-ko beherapena eskuratzeko aukera izango da. Bono hauek Euskal Jaien baitako ekitaldietan eta eskoletan banatu dira.

Etorri eta disfrutatu azokaz!

Informazio gehiago: https://www.hondarribia.eus/eu/euskal-azoka-2025

Gau Beltza IV. edizioa mikroipuin lehiaketako irabazleak

“Gau beltza”  mikroipuin lehiaketaren laugarren  edizio honetako gaia “DESIRA” izan da, eta aurrekoetan bezala, aurten ere bi kategoria egon dira. 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena.

Guztira 81 lan jaso dira, Euskal Herriko txoko guztietatik. Iaz baino 24 lan gehiago izan dira. 56 lan gazteen kategorian eta 25 ipuin helduen kategorian. Epaimahaikideek inoiz baino zailagoa izan dute aukeraketa lana. Epaimahaia Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevarak osatu dute, eta irabazleak urriaren 31ean iragarri dira Hondarribiko Udal liburutegian egin den sari banaketa ekitaldian.

Gazteen kategoria (18 urtetik behera):

1. saria: Ikusten ez dudana

Sara Bensaoula (2009, Legorreta)

2. saria: Antropofagia

Araitz Martinez Gonzalez (2009, Legorreta)

Helduen kategoria (18 urtetik gora):

1. saria: Ezkontza

Iñigo Legorburu (1976, Hernani)

2. saria: Esku txiki bat

Iñaki Sanz Azkue (1981, Hondarribia)

Parte hartzaile guztien artean ere zozketak egin dira egitasmoaren babesleen eskuzabaltasunari esker.

Hona hemen sari banaketako zenbait argazki:

Irabazleen ipuinak:

ZORIONAK DENOI eta MILA ESKER parte hartzeagatik!

Gau Beltza mikroipuin lehiaketa 2025 – IV. edizioa

Aurten ere Blagan euskara elkarteak, mikroipuin lehiaketa antolatu du Gau Beltzaren inguruan. Gaia “DESIRA” izango da, eta mikroipuinak gai honen inguruan idatzi behar dira. Bi kategoria daude, gazteen eta helduen kategoria. Lanak entregatzeko epea: 2025aren irailaren 30tik urriaren 15 arte euskarazblagan@gmail.com helbidean. Baldintzak eta sariak behean dituzue. Animatu eta parte hartu!

Lehiaketaren oinarriak:

Mila esker herriko babesleei!

Euskaraldia: Maiatzak 24an EUSKARAOKE eta BAZKARI HERRIKOIA

Maiatzaren 24an Euskaraldiaren ekintzen barruan Bazkaria eta Euskaraoke herrikoia ospatuko da. Animatu eta IZENA EMAN (epea luzatu da!)

Euskaraokean izena emateko ondorengo pausoak jarraitu:

  1. Gustukoak dituzun 3 abesti aukeratu www.txantxangorria.eus webgunean.
  2. Udalako izen-emate orria bete.
    https://www.hondarribia.eus/eu/euskaraldia2025/euskaraoke
  3. Maiatzean zuekin kontaktuan jarriko gara zure parte-hatze txanda eta abestia jakinarazteko.

Iturria: https://bidasoa.hitza.eus/2025/05/01/bete-beteko-egitaraua-ondu-du-euskaraldiko-herri-batzordeak/

Bazkarirako tiketak salgai Ttopara, Branka, Basque eta Itxaropena tabernetan:

EUSKARAREN ERABILERA HONDARRIBIAN, ARGIAK ETA ITZALAK

Mahai-ingurua · Maiatzak 8, 19:00etan, Hondarribiko Kultur Etxean

Euskaraldiaren edizio berri baten atarian, Blagan euskara elkartetik mahai-inguru bat antolatu dugu euskarak Hondarribian duen egoerari buruz hitz egiteko. Euskararen biziberritze prozesuan Hondarribian ditugun erronkei begira jarriko gara, bertaratzen diren herritarren laguntzarekin. Horretarako, Olatz Altuna adituak Hondarribiko datu soziolinguistikoen azterketa egingo du, jarraian, Saioa Zabala eta Mikeldi Zeberiorekin batera gaur egun Hondarribian ditugun hizkuntza-praktiken inguruan hausnartzeko.

Hizlariak:

Olatz Altuna (Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria)

Saioa Zabala (Antropologoa)

Mikeldi Zeberio (Soziologoa)

Gidaria: Jaime Altuna

Hizkuntzaren Funanbulistak

“Hizkuntzaren funanbulistak” izenburuko solasaldiak interesa piztu zuen asteartean Hondarribian. Hizkuntza sozializazioa kirol eremuan nolakoa den hausnartu dute Miren Artetxek eta Jaime Altunak. Nerabeen hizkuntza praktiken inguruan, adin eta generoan ardaztuta, aritu dira bakoitzak egin dituen ikerketetatik abiatuta.

Mila esker!