Hondarribian Gau Beltza antolatu da aurtengoan elkarlanean. Datorren urriak 31an, kalabaza hustuketa, mozorro tailerra, ipuin kontaketa eta Blagan elkarteak antolatutako Mikroipuin Lehiaketaren Sari Banaketa izando da Amute auzoko elkartean. Guztira 60 lan jaso ditugu. Mila esker parte hartzaile guztiei… eta mila esker lagundu duzuen babeslei!
Ipuina biltzen duen artxiboa, pdf formatuan. Artxiboari lanaren izenburua jarriko zaio, adibidez: izua.pdf
Lanaren izenburua eta egilearen datuak biltzen dituen artxiboa (izen-abizenak, jaiotze data, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa).
Mezu elektronikoaren gaian hau jarri beharko da: “Blagan: Gau beltza mikroipuin lehiaketa 2022”
Epea: 2022aren irailaren 28tik eta urriaren 14 arte.
Epaimahaikideek artxibo bakarra jasoko dute, ipuinei dagokiena, anonimotasuna bermatzeko.
Epaimahaia eta erabakia
Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute. Bi blagankidek eta pertsona independente batek.
Kategoria bakoitzeko bi ipuin sarituko dira eta erabakia apelaezina izango da.
Erabakia posta elektronikoz nahiz telefonoz jakinaraziko zaio irabazleari eta Blagan elkartearen sare sozialetan zabalduko da. Tokiko hedabideetan ere zabalduko da.
Hala erabakiz gero, epaimahaiak saria eman gabe utzi dezake.
Sari banaketa urriaren 31 arratsaldean izango da, aurrerago zehaztuko da non.
Irabazleek sari banaketara bertaratu beharko dira. Ezinezkoa izatekotan, ordezkariren bat bidali beharko dute.
Autoretza:
Autoreak egiazko izen-abizenak aurkeztu behar ditu, goitizenik gabe.
Jabego eskubideak
Sariaren irabazleak ipuinaren eskubide guztiak Blagan euskara elkarteari lagako dizkio.
Lan sarituaren jabego eta erabilpena soil-soilik Blagan euskara elkartearenak izango dira.
Blagan euskara elkarteak testu irabazlea argitaratzeko, sare sozialetan edo beste espazio publikoetan erabiltzeko eskubidea izango du, beti ere egilearen izena adieraziz.
Blagan euskara elkarteak ez ditu saritutako lanak erabiliko dirua irabazteko helburuarekin.
Sariak
GAZTEAK (18 urtetik beherakoentzat).
Lehen saria: 150€
Bigarren saria: Lau pertsonarentzako gosaria GARUA kafetegian
HELDUAK (18 urtetik gorakoentzat)
Lehen saria: 350€
Bigarren saria: Bi pertsonarentzako gosaria GAXEN kafetegian
Parte hartzaile guztien artean zozketak egongo dira.
Oinarrien onarpena
Lehiaketan parte hartzen duenak oinarriok onartzen ditu, baita epaimahaiaren erabakia ere. Oinarri hauetan aipatzen ez den zerbaitek arazoren bat sortuko balu, erabakia epaimahaiaren esku egongo da eta parte hartzaileei jakinaraziko zaie.
Parte hartzaileak ziurtatuko du aurkeztutako lanak ez dituela beste inoren egile eskubideak urratzen eta bere sormen pertsonalaren emaitza dela.
Harremanak
Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko, jarri harremanetan Blagan euskara elkartearekin: euskarazblagan@gmail.com
Animatu zaitez!
Eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketako esponsor eta laguntzailei:
Uztailaren 22 eta 23 an Pasaiatik Jaizkibelera (Bioznar) eta Hondarribira egingo du bidea. Tarte horretan ospatuko diren kontzertuetan esku bat botatzeko gogoz bazaude ongi etorria izango zara auzolanera; Sarrera irteerak, garraio, taberna txanda, bide lagun, etab. Bereziki estimatua izango da Biosnarreko labarrera materiala eramateko 4×4 ibilgailua izatea. Horretarako bidali mezu bat etincarnatus.orkestra@gmail.com helbide elektronikora.
Eta noski ekitaldietan gozatzera gonbitea ere hemen duzu https://urmuga.eus/
Ekainerako ilusio handia egiten digun saioa antolatu dugu Hondarribian. Gorde data hau zuen agendetan: ekainaren 18an, Kasion Zaharreko lorategian, arratsaldeko 20:00etan. Sarrera 5€.