Otsailaren 21ean Lore Erriondo, Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Aiartzaguenarekin. Animatu eta zatoz aurkezpenera!

Otsailaren 21ean Lore Erriondo, Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Aiartzaguenarekin. Animatu eta zatoz aurkezpenera!



Urtarrilaren 20an zatoz San Antonera egingo den mendi irteerara!


Asteazkenean, abenduak 12, 19:30ean Kultur Etxeko (Denda kalea) 103 gelan Maite Darcelesek bere lehen eleberria, Bihotzean daramagun mundua (Alberdania), aurkeztuko digu, Yoseba Peña idazleak bideratuko duen solasaldiaren bidez.


Eva eta Adan. Jatorrizko gizakiak.
Historiak ez du beti denon alde jokatzen. Eta hau da, hain zuzen ere, Eva-ren susmoa. Beraz, Adan-ekin hitz egitea erabaki du eta mendez mende barruan gorde behar izan duen hori guztia askatuko du. Noski ez duela ezer Adan-en aurka; gizon trakets, zeharo matxista eta gustu txarrekoa izateaz gain, ez dio (ia) ezer txarrik desio.
Istorio honetan Eva eta Adanen istorioa kontatzen da baina Evaren ikuspegitik, izan ere, bidean hainbat gezur, gaizki-ulertze eta egi ustelak aurkituko ditugu eta orduan kontatu diguten Paradisua… Paradisua izaten jarraituko du?
Anodino Teatroa konpainia komedia gazi-goxo honetaz baliatzen da gaur egun mantentzen diren emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak salatzeko. Matxismoaren sustraia bilatzen historiaren hasierara joan gara eta hantxe aurkitu dugu Adanen paradisua eta Evaren infernua.


Urriaren 7an Arabar Errioxara goaz autobusez eta upategi bat bisitatuko dugu. Izena eman behar da e-mailez edo telefonoz. Irudian informazio gehiago.
