Egunean behin: Blagan taldeko martxoko eta denboraldiko irabazleak

Dagoeneko amaitu da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, eta sari bikoitzarekin gatoz: martxoko azken asteko irabazlearena eta denboraldi osoarena.

Martxoko azken asteko irabazlea “Olatz” izan da 543.50 punturekin.
Eta denboraldiko irabazlea “Iñigo” izan da 2119.44 punturekin. Zorionak bioi!!!

Hauek dira sariak:

  • Martxoko saria: Oihana Etxebarrieta eta Maria Ruizen “Argi-izpiak txarrantxen artean” liburua
  • denboraldiko saria: Iñaki Sanz-Azkuek eta Ainara Azpiazu “Axpi”-k elkarlanean egindako “Basoko begiak” liburua

Bi liburu hauen aurkezpenak gure kultur jardueretan programaturik genituen martxorako eta apirilerako, baina atzeratu behar izan ditugu eta oraingoz ez dugu datarik zehaztuta.

Hauekin batera, ale bana ere zozkatu dugu parte-hartzaile guztien artean. Kasu honetan, “Egoitz” izan da martxoko zozketan saritua, eta “Anezufi” izeneko jokalaria izan da denboraldiko saria jasoko duena. Zorionak bioi ere!!

Saria jasotzeko jarri arremanetan gurekin euskarazblagan@gmail.com helbidearen bitartez. Egoerak baimendu ahala ekingo diogu sari banaketari.

Mila esker eta zaindu zaitezte!!

Galdera_erantzunen_jokoa

 

Errigora eskariak Bordariko idazkaritzan egiteko aukera!

ErrigoraJPG

Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko azken egunak  hurbiltzen ari dira. Ez ezazu galdu aukera bertako eta kalitate bikaineko produktuak ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta eskuratzeko.

Bi aukera:

On-line INFORMAZIOA ETA ESKAERAK (epea Martxoak 12)

Bordariko idazkaritzan eskaera egin eta bertan jaso (epea Martxoak 15)

 

 

Bertso Zaharrak emanaldia Apirilak 3an – BERTAN BEHERA!

OHARRA: Emanaldia bertan behera gelditu da. Egoera normalizatzean berriz ere antolatzen saiatuko gera.
—————————————-
Blaganek bertso tailerrarekin batera BERTSO ZAHARRAK emanaldia antolatu du Apirilaren 3rako, ostirala,  Hondarribiko Olagarro Kultur Elkartean. 20:30etatik aurrera izango da eta prezioa 20€an (afaria + barrikotea).
Guztira 70 lagunentzako tokia izango da eta Blaganeko kideontzat 20 leku gordeta daude. Lehendabizi apuntatutakoak izango dute lehentasuna, beraz lehen bai lehen hasi izen ematen.
Izen emateko Xabier Isasiri idatzi whatsapa (629482433) edo mezu elektronikoa( xabisasi@gmail.com ) .
Ordainketa,  afari egunean,  Olagarron bertan egingo da.
Animatu!

Egunean behin: Blagan taldeko otsaileko irabazleak

Egunean behineko denboraldi berriarekin batera Blaganeko taldea sortu genuen,  eta orduan esan bezala: hilabete bakoitzeko azken asteko irabazleak izango du saria.
Otsaila joan da eta hileko azken asteko irabazlea belagile izan da, 528.97 punturekin. Zorionak!!!
Hil honetako saria otsailaren 12an gurekin egon ziren Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren “Joana Maiz” komikiaren ale bat da, egileek sinatuta!
Horrekin batera, beste ale bat ere zozkatu dugu parte-hartzaile guztien artean. Kasu honetan, Hondarraitzu izeneko jokalaria izan da irabazlea. Zorionak bioi!!

Saria jasotzeko jarri arremanetan gurekin euskarazblagan@gmail.com helbidearen bitartez.

Galdera_erantzunen_jokoa

Blaganek Egunean Behin galdera erantzunen euskarazko jokoan taldea osatu du. Eman izena eta jolastu gurekin!

Galdera_erantzunen_jokoa

Blagan Hondarribiko euskara elkarteak Egunean Behin jokoko taldea osatu du. Astelehenean, otsailak 3, hasiko da denboraldi berria, eta martxoaren 29ra arte izango da martxan. Hileko azken asteko puntuazio onena eskuratzen duen partaideak saria irabaziko du.

Jolasteko: Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta 7D9390 kodea sartu behar da, Blagan, Hondarribiko euskara elkartea izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan.

Animatu parte hartzera! Egunean behin partida bakarra jokatzeko aukera izango duzu. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!

Blagan Batzar Nagusia: Urtarrilak 25, 2020

Larunbatean, urtarrilaren 25ean goizeko 10etan Gaztetxean, Blaganen Batzar Nagusia izango dugu. 

NonGaztetxean ,Juan Laborda kalea 3.

Noiz: Urtarrila 25ean, 10:00 – 13:00

Gai zerrenda:

– Aurreko aktaren onarpena

– Blaganen antolaketa eta funtzionamendua

– 2020rako proiektu, ekintzak eta aurrekontuak

– Euskaraldia; Blaganen parte hartzea

– Norberak lekarkeena

Batzar Nagusiak garrantzitsuak dira elkar hobeto ezagutzeko, Blaganen etorkizuna denon artean marrazteko, saretzeko… eta nola ez, kide berriak gerturatzeko. Balia dezagun aukera, bai bertaratuz eta baita ingurukoak animatuz.