Ipuina biltzen duen artxiboa, pdf formatuan. Artxiboari lanaren izenburua jarriko zaio, adibidez: izua.pdf
Lanaren izenburua eta egilearen datuak biltzen dituen artxiboa (izen-abizenak, jaiotze data, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa).
Mezu elektronikoaren gaian hau jarri beharko da: “Blagan: Gau beltza mikroipuin lehiaketa 2022”
Epea: 2022aren irailaren 28tik eta urriaren 14 arte.
Epaimahaikideek artxibo bakarra jasoko dute, ipuinei dagokiena, anonimotasuna bermatzeko.
Epaimahaia eta erabakia
Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute. Bi blagankidek eta pertsona independente batek.
Kategoria bakoitzeko bi ipuin sarituko dira eta erabakia apelaezina izango da.
Erabakia posta elektronikoz nahiz telefonoz jakinaraziko zaio irabazleari eta Blagan elkartearen sare sozialetan zabalduko da. Tokiko hedabideetan ere zabalduko da.
Hala erabakiz gero, epaimahaiak saria eman gabe utzi dezake.
Sari banaketa urriaren 31 arratsaldean izango da, aurrerago zehaztuko da non.
Irabazleek sari banaketara bertaratu beharko dira. Ezinezkoa izatekotan, ordezkariren bat bidali beharko dute.
Autoretza:
Autoreak egiazko izen-abizenak aurkeztu behar ditu, goitizenik gabe.
Jabego eskubideak
Sariaren irabazleak ipuinaren eskubide guztiak Blagan euskara elkarteari lagako dizkio.
Lan sarituaren jabego eta erabilpena soil-soilik Blagan euskara elkartearenak izango dira.
Blagan euskara elkarteak testu irabazlea argitaratzeko, sare sozialetan edo beste espazio publikoetan erabiltzeko eskubidea izango du, beti ere egilearen izena adieraziz.
Blagan euskara elkarteak ez ditu saritutako lanak erabiliko dirua irabazteko helburuarekin.
Sariak
GAZTEAK (18 urtetik beherakoentzat).
Lehen saria: 150€
Bigarren saria: Lau pertsonarentzako gosaria GARUA kafetegian
HELDUAK (18 urtetik gorakoentzat)
Lehen saria: 350€
Bigarren saria: Bi pertsonarentzako gosaria GAXEN kafetegian
Parte hartzaile guztien artean zozketak egongo dira.
Oinarrien onarpena
Lehiaketan parte hartzen duenak oinarriok onartzen ditu, baita epaimahaiaren erabakia ere. Oinarri hauetan aipatzen ez den zerbaitek arazoren bat sortuko balu, erabakia epaimahaiaren esku egongo da eta parte hartzaileei jakinaraziko zaie.
Parte hartzaileak ziurtatuko du aurkeztutako lanak ez dituela beste inoren egile eskubideak urratzen eta bere sormen pertsonalaren emaitza dela.
Harremanak
Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko, jarri harremanetan Blagan euskara elkartearekin: euskarazblagan@gmail.com
Animatu zaitez!
Eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketako esponsor eta laguntzailei:
Ekainerako ilusio handia egiten digun saioa antolatu dugu Hondarribian. Gorde data hau zuen agendetan: ekainaren 18an, Kasion Zaharreko lorategian, arratsaldeko 20:00etan. Sarrera 5€.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldiaren hirugarren edizioa ospatuko da. Hondarribiko Udalak ekimena prestatzen hasteko lehen batzarra deitu du datorren asteazkenean, maiatzaren 18an, arratsaldeko 18:00etan Udaletxean bertan.
22. Korrika-n, lekukoaren barruko mezuak azpimarratu du “hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena duela Korrikak. Gure a e i o u partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak”
Apirilaren 9an Hondarribian ere Korrikarekin bat egin genuen eta egun aparta pasa genuen. Blaganetik euskarari ekin eta kateari eusteko asmoa dugu!
Mila esker parte hartzaile eta laguntzaile guztiei!
Badator Korrika Hondarribira, eta motorrak berotzeko Korrika jaia antolatu dugu Blaganetik. Animatu zaitezte: eskulanak haurrentzat, Ginkana gazteentzat, kontzertuak, afaria, …
Adi: Gazte Konkiz Ginkanan parte hartzeko izena ematea gomendatzen da. Izena emateko estekan klikatu edo QR kodea eskaneatu eta bete mesedez galdetegia.
Ez ahaztu azteazken honetan, apirilak 6, hitzaldi interesgarri bat antolatu dugula: Euskararen esanahia(k) hitzaldia, arratsaldeko 18:30, Kultur Etxean.