Maiatzaren 7rako, mendi irteera berri bat antolatu dugu. Honetan Baztan aldera joango gara, 3 orduko ibilaldi bat egitera eta Xorroxineko inguruak ezagutzera. Hitzordua beti bezela goizeko 8:30tan Eroskiko parkinean. Etorri gurekin!
Kategoria: Gure ekintzak
Mendi irteera Labetxu-ra.
Apirilaren 9rako mendi irteera berria antolatu dugu. Kasu honetan Labetxura goaz, Jaizkibel bertan dugun hareharri koloretsuzko paisaia zoragarriaz disfrutatzera. Animatu eta etorri gurekin!
Hitzordua: Apirilak 9, igandea, goizeko 8:30tan Eroskiko aparkalekuan.
Mendian ere euskaraz!
Badugu hurrengo mendi irteera!
Aiako Harrira goaz, Aldurari itzulia egitera.
Animatuko zara?
Hitzordua, martxoak 19, igandea, goizeko 8:00etan Eroskiko aparkalekuan.
Badator Korrika! Blaganeko bazkide zera eta lekukoa eraman nahi duzu?
Kaixo Blagankide,
Aurtengo Korrikan km bat erosiko da Blagan elkartearen izenean eta, bazkide guztiei lekukoa eramateko aukera eman nahi denez, interesa duten bazkideen artean zozketa bat egitea erabaki da.
Korrika Hondarribira apirilaren 4ean, asteartea, ailegatuko da. Gure km-zenbakia 1202 da eta lekukoa Mendeluko Zubian, semaforoan, hartuko da. Bertan 15:45 inguruan egon beharko da.
Lekukoa eraman nahi baduzu bete ondorengo formularioa:
Korrika lekukoa eramateko zozketa
edo bidali e-mail bat euskarazblagan@gmail.com helbidera zure izen-abizenak eta kontaktu telefonoa adieraziz.
Mila esker eta zorte on!
Hitzaldi interesgarria kultur etxean
” INAUTERIA, gizakia naturaren kontra ” liburuaren aurkezpena izango da Edu Zabala Garagartza egilearen eskutik.
Inauteri ezberdinen arteko harremana ulertzeko saiakera bat. Euskal Herriko eta atzerriko inauteriak aztertuz.
Ondoren solasaldia.
Otsailaren 22-an Kultur etxean arratsaldeko 19:00etan, 103 gelan.
Izpegira mendi irteera
Otsailaren 12an berriro Baztango bazter zoragarrietara itzuliko gara. Izpegi menditik ingurune eder hauek gozatuz.
Ederki pasako dugu, zatoz!
IZARRAITZERA MENDI IRTEERA
Igande honetarako irteera xarmanta prestatu dugu!
Gipuzkoako bihotzera, Izarraitz mendira, bi tontor erraz igotzeko asmoz eta aldi berean Urola aldeko euskara gozatuz. Anima zaitez!
Abenduak 18an Mendi Irteera
Abenduak 18rako Mendi Irteera antolatu da: Lizuniaga – Larrun – Lizuniaga. Gutxi gora behera 3h 30min-tako iraupenarekin, eta 780 metrotako desnibelarekin. Irteera Eroskiko parkinean, goizeko 8:30etan. Animatu!
Telefono eta ordenagailuak euskaratzeko tailerra.

Zure telefonoa, ordenagailu edo tableta gazteleraz konfiguratuta badituzu baina euskaraz erabili nahi badituzu, guk lagunduko zaitugu!
Abendu erdialdean Blaganek tailer bat antolatuko du, elkarlanean bakoitzaren ordenagailu, tableta edo mugikorreko sistema eta programak euskaraz ipintzeko eta ezagutzak, esperientziak eta kezkak elkar trukatzeko.
Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da formularioa betetzea. Bi aukera dituzu:
– sakatu ondorengo esteka: izen-ematea
– eskaneatu QR kodea:
Behin taldea osatzen denean, zurekin kontaktuan jarriko gara eguna, ordua eta tokia zehazteko.
Animatu zaitez!
Guadalupe-Gaintxurizketa-Jaitzubia mendi irteera

Urriaren 16ean goizeko 9etan Zumarditik abiatu eta Guadalupera igo, ondoren Gaintxurizketara eta Jaitzubiatik itzulera.
Animatu!!!