Kaixo Blagankide,
Aurtengo Korrikan km bat erosiko da Blagan elkartearen izenean eta, bazkide guztiei lekukoa eramateko aukera eman nahi denez, interesa duten bazkideen artean zozketa bat egitea erabaki da.
Korrika Hondarribira apirilaren 4ean, asteartea, ailegatuko da. Gure km-zenbakia 1202 da eta lekukoa Mendeluko Zubian, semaforoan, hartuko da. Bertan 15:45 inguruan egon beharko da.
Lekukoa eraman nahi baduzu bete ondorengo formularioa:
Korrika lekukoa eramateko zozketa
edo bidali e-mail bat euskarazblagan@gmail.com helbidera zure izen-abizenak eta kontaktu telefonoa adieraziz.
Mila esker eta zorte on!






Udako oporren ondoren, sasoian jartzeko garaia dugu (hala ez dagoenak) eta horretarako mendi txango bat baino hobeagorik ez , euskal giro ederrean.
Pituxak larru jotze kontuetan ez du gozatzen. Eta okerrena zera da, bakarrik sentitzen dela orgasmoaren gurtze gizarte honetan. Izan ere, bere inguruan, dena da plazer eta gozamen harreman erotikoen inguruan hitz egiterakoan. Era ezberdinetan ibili da irtenbide bila eta publikoari bizitakoa kontatzera dator. Zein betebehar eta exijentzia sortzen zaizkigu harreman erotikoetan? Ba al dakigu zein den gure benetako desira? Edota gizarte estereotipoen pean gaude?
Hasiera bikaina eman dio Jon Martinez “Txiki”-k Blaganek antolatutako udako bakarrizketei. Palacete Hotelaren terraza kokaleku paregabea izan da, gainera, bertaratutako berrogeiren bat lagunek ikuskizuna gozatzeko. Batzuk eroso hasieratik mahaietan eserita, beste batzuk kanpoan gelditu dira inguratu ahala, burdinazko hesiaren atzean, eta hori ere baliatu du Txikik haiek kartzelan zeudela esanaz.