Telefono eta ordenagailuak euskaratzeko tailerra.

Zure telefonoa euskaraz konfiguratu nahi?
Zure telefonoa euskaraz konfiguratu nahi?

Zure telefonoa, ordenagailu edo tableta gazteleraz konfiguratuta badituzu baina euskaraz erabili nahi badituzu, guk lagunduko zaitugu!

Abendu erdialdean Blaganek tailer bat antolatuko du, elkarlanean bakoitzaren ordenagailu, tableta edo mugikorreko sistema eta programak euskaraz ipintzeko eta ezagutzak, esperientziak eta kezkak elkar trukatzeko.

Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da formularioa betetzea. Bi aukera dituzu:

– sakatu ondorengo esteka: izen-ematea

– eskaneatu QR kodea: blagan_ikastaroa_QRkodea

Behin taldea osatzen denean, zurekin kontaktuan jarriko gara eguna, ordua eta tokia zehazteko.

Animatu zaitez!

Guadalupe-Gaintxurizketa-Jaitzubia mendi irteera

GaintxurizketaUdako oporren ondoren, sasoian jartzeko garaia dugu (hala ez dagoenak) eta horretarako mendi txango bat baino hobeagorik ez , euskal giro ederrean.

Urriaren 16ean goizeko 9etan Zumarditik abiatu eta Guadalupera igo, ondoren Gaintxurizketara eta Jaitzubiatik itzulera.

Animatu!!!

“Sexijentziak askatuz” abuztuaren 26an, Lau Far umorezko saioen barruan

Sexijentziak askatuzPituxak larru jotze kontuetan ez du gozatzen. Eta okerrena zera da, bakarrik sentitzen dela orgasmoaren gurtze gizarte honetan. Izan ere, bere inguruan, dena da plazer eta gozamen harreman erotikoen inguruan hitz egiterakoan. Era ezberdinetan ibili da irtenbide bila eta publikoari bizitakoa kontatzera dator. Zein betebehar eta exijentzia sortzen zaizkigu harreman erotikoetan? Ba al dakigu zein den gure benetako desira? Edota gizarte estereotipoen pean gaude?

Erantzunak, umorez, abuztuaren 26an 20:00etan Palaceteko terrazan.

Jon Martinez “Txiki”-rekin algaraka atzo

txiki1Hasiera bikaina eman dio Jon Martinez “Txiki”-k Blaganek antolatutako udako bakarrizketei. Palacete Hotelaren terraza kokaleku paregabea izan da, gainera, bertaratutako berrogeiren bat lagunek ikuskizuna gozatzeko. Batzuk eroso hasieratik mahaietan eserita, beste batzuk kanpoan gelditu dira inguratu ahala, burdinazko hesiaren atzean, eta hori ere baliatu du Txikik haiek kartzelan zeudela esanaz.

Algarak bota ditugu, malkoren bat ateratzeraino, eta irribarrea ezin izan dugu aurpegitik kendu bakarrizketak iraun duen ordu eskasean.

Jarraitu Jon Martinez “Txiki”-rekin algaraka atzo irakurtzen

Lau far: umorezko monologoak uztailaren 22tik aurrera

lau-far

Udan zehar umorezko saioak antolatu ditugu eta lehenengoaren berri emateko idazten dizuegu oraingoan.

Ostiralean, uztailak 22, Jon Martinez “Txiki”-ren bakarizketa saioa izango da Palacete hotelaren terrazan, 20:00etan.

Animatu etortzera eta barre batzuk egitera!

Bertsorik gabeko bertso saioarekin aurkeztuko dugu gure burua, etorri nahi?

blagan

–Aizu, ekainaren 10ean zer demontre dago herrian ba?

–Bertsorik gabeko bertso saioa. Blagan elkartearen aukezpen ekitaldia izango dena.

–Baina zer da hori?

–Bertsorik gabeko bertso saioa? Ez dakit, nahiko gauza bitxia ez? Joan beharko dugu!

Zuek ere gonbidatuta zaudete: ekainak 10, 19:00etan Itsas Etxeko auditoriumean. Polita izango da, dibertigarria, emozionatuko gara… eta baietz ateratzean denok Hondarribia euskaldunago egiteko ideiaren bat eduki!

Mila aukera teknologietan euskara erabiltzeko

Gure IKT taldeak “Teknologiak euskaraz” tailerra antolatu zuen maiatzaren 27an. Bertara joan zirenek ikasi zuten modu askotan erabili dezakegula egunero euskara atxamarta teknologikoetan.

Ezin izan zenuela joan? Lasai! Berdin-berdin ezagutu ditzakezu euskarazko tresna teknologiko asko: kontsultatu beheko dokumentua eta hasi zure telefono, ordenagailu eta tabletak euskalduntzen!

Download (PDF, 1.05MB)

Ostiralean, maiatzak 27, etorri teknologiak euskaraz elkarrekin lantzera!

Teknologiak euskaraz erabili nahi dituzu baina telefonoa, ordenagailua edo tableta gazteleraz konfiguratuta dituzu? Lasai, berehala konponduko dugu: Blaganek tailer bat antolatu du horretarako.

Zure telefonoa euskaraz konfiguratu nahi?
Zure telefonoa euskaraz konfiguratu nahi?

Tailer horretan, euskaraz erabil ditzakegun baliabide informatikoak aurkeztuko ditugu (sistema eragileak, nabigatzaileak, mugikorrak…) eta ahal den neurrian bakoitzaren ordenagailu, tableta edo mugikorreko sistema eta programak euskaraz ipintzeko aukera eskainiko dugu.

Elkarlanean aritu eta ezagutzak, esperientziak eta kezkak elkartrukatuko ditugu.

EGUNA: maiatzak 27, ostirala.
ORDUA: 17:30tik 19:00etara.
LEKUA: Arma Plaza Fundazioko aretoa.

Tailerrean interesa baduzu ondorengo formularioa betetzea eskertuko genizuke, plaza kopurua mugatua baita.

Egin klik lotura honetan formularioa betetzeko:

https://docs.google.com/forms/d/1l4qEQeNhy2ZIt4pC1z5GuuNXYrOkpn9Z73BRR90MhHQ/viewform?c=0&w=1&usp=mail_form_link