Hitzez ekiteko garaia! Badator Euskaraldia!

Euskaraldia badator eta dagoeneko hainbat ekitaldi antolatu dira. Hona hemen datozen egunetarako egitaraua:

Belarriprest eta Ahobizi izateaz gain, Euskaraldiaren antolaketan parte hartu nahi duzu? Lagundu nahi duzu? Hauek dira lan aukerak:

  • Informazio mahaietan egon eta informazioa zabaldu, izena ematen lagundu: San Pedro kalean, ordutegia 11:30-13:30
  • Urriak 15
  • Azaroak 12
  • HITZEZ EKITEKO EKITALDIETAN erronkak eta lorpenak azaldu (aurrez prestutako dugu), ekitaldia 12:30a aldera izango da
  • Urriak 16 Arkolla auzoan
  • Urriak 23 Jaizubia auzoan
  • Urriak 30 Amute auzoan
  • Kartelak zabaldu, whats app bidez, e-postaz, sareetan…
  • Izena eman duten ariguneetara gerturatu arigune pegatina, txapak eta banderola eramateko.
  • Oraindik izena eman ez duten arigune batzuetara gerturatu, informazioa zabaldu eta parte har dezaten, gonbidapena luzatuz.

Laguntzeko prest bazaude  euskaraldia@hondarribia.eus helbidera idatzi edo 688 865 398 telefonora deitu.

Mila esker eta HITZEZ EKIN!

GAU BELTZA MIKROIPUIN LEHIAKETA

Blagan euskara elkarteak mikroipuin lehiaketa antolatu du Gau Beltzaren inguruan.

Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

Parte hartzaileak

Bi kategoria egongo dira.

  • Gazteak, 18 urtetik beherakoentzat.
  • Helduak, 18 urtetik gorakoentzat.

Gaia

Mikroipuinaren gaia IZUA izango da.

Baldintzak

  • Euskaraz idatzia egongo da
  • Ipuina originala izango da eta aldez aurretik argitaratu edo saritu gabea.
  • Gehienez ere 100 hitz izango ditu.
  • Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere 2 lan aurkeztu ahal izango ditu.

LANAK ENTREGATZEKO MODUA

  • Ipuinak e-mailez bidali beharko dira helbide honetara: euskarazblagan@gmail.com
  • Mezu bakoitzak bi artxibo izango ditu:
    • Ipuina biltzen duen artxiboa, pdf formatuan. Artxiboari lanaren izenburua jarriko zaio, adibidez: izua.pdf
    • Lanaren izenburua eta egilearen datuak biltzen dituen artxiboa (izen-abizenak, jaiotze data, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa).
  • Mezu elektronikoaren gaian hau jarri beharko da: “Blagan: Gau beltza mikroipuin lehiaketa 2022”
  • Epea: 2022aren irailaren 28tik eta urriaren 14 arte.
  • Epaimahaikideek artxibo bakarra jasoko dute, ipuinei dagokiena, anonimotasuna bermatzeko. 

Epaimahaia eta erabakia

  • Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute. Bi blagankidek eta pertsona independente batek.  
  • Kategoria bakoitzeko bi ipuin sarituko dira eta erabakia apelaezina izango da.
  • Erabakia posta elektronikoz nahiz telefonoz jakinaraziko zaio irabazleari eta Blagan elkartearen sare sozialetan zabalduko da. Tokiko hedabideetan ere zabalduko da.
  • Hala erabakiz gero, epaimahaiak saria eman gabe utzi dezake.
  • Sari banaketa urriaren 31 arratsaldean izango da, aurrerago zehaztuko da non.  
  • Irabazleek sari banaketara bertaratu beharko dira. Ezinezkoa izatekotan, ordezkariren bat bidali beharko dute.

Autoretza:

  • Autoreak egiazko izen-abizenak aurkeztu behar ditu, goitizenik gabe.

Jabego eskubideak

  • Sariaren irabazleak ipuinaren eskubide guztiak Blagan euskara elkarteari lagako dizkio.
  • Lan sarituaren jabego eta erabilpena soil-soilik Blagan euskara elkartearenak izango dira.
  • Blagan euskara elkarteak testu irabazlea argitaratzeko, sare sozialetan edo beste espazio publikoetan erabiltzeko eskubidea izango du, beti ere egilearen izena adieraziz.
  • Blagan euskara elkarteak ez ditu saritutako lanak erabiliko dirua irabazteko helburuarekin.

Sariak

GAZTEAK (18 urtetik beherakoentzat).

  • Lehen saria: 150€
  • Bigarren saria: Lau pertsonarentzako gosaria GARUA kafetegian

HELDUAK (18 urtetik gorakoentzat)

  • Lehen saria: 350€
  • Bigarren saria: Bi pertsonarentzako gosaria GAXEN kafetegian

Parte hartzaile guztien artean zozketak egongo dira.

Oinarrien onarpena

  • Lehiaketan parte hartzen duenak oinarriok onartzen ditu, baita epaimahaiaren erabakia ere. Oinarri hauetan aipatzen ez den zerbaitek arazoren bat sortuko balu, erabakia epaimahaiaren esku egongo da eta parte hartzaileei jakinaraziko zaie.
  • Parte hartzaileak ziurtatuko du aurkeztutako lanak ez dituela beste inoren egile eskubideak urratzen eta bere sormen pertsonalaren emaitza dela.

Harremanak

Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko, jarri harremanetan Blagan euskara elkartearekin: euskarazblagan@gmail.com  

Animatu zaitez!

Eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketako esponsor eta laguntzailei:

Lehiaketaren kartela:

URTANTA TXINGUDIN – AUZOLANERAKO DEIALDIA

Uztailaren 22 eta 23 an Pasaiatik Jaizkibelera (Bioznar) eta Hondarribira egingo du bidea. Tarte horretan ospatuko diren kontzertuetan esku bat botatzeko gogoz bazaude ongi etorria izango zara auzolanera; Sarrera irteerak, garraio, taberna txanda, bide lagun, etab. Bereziki estimatua izango da Biosnarreko labarrera materiala eramateko  4×4 ibilgailua izatea. Horretarako bidali mezu bat etincarnatus.orkestra@gmail.com helbide elektronikora.

Eta noski ekitaldietan gozatzera gonbitea ere hemen duzu https://urmuga.eus/