
Talo egitea mintzalagunekin!

Eguraldiak ez genuen gure alde izan, baina atzo giro ederrean aldarrikatu genuen Hondarribian euskaraz bizitzeko gogoa dugula.
Eguerdian euripeko bertso-poteoa Beñat Gaztelumendi eta Maialen Akizurekin.
Bazkari goxo-goxoa jan ondoren Txikiren umorezko historia klasea izan genuen.
Jawata anti-DJ-k girotu zuen arratsaldea.
eta kontzertuan herriko talde gazteekin primeran pasa genuen!
Hok ttuk Hamalau
The IIIngles
Skubi
Mila-mila esker antolatzen aritu zareten Blagan elkarteko boluntario guztioi, Hondarribiko udalari eta bestela ere esku bat bota duzuen guztioi.
Abenduak 2an, etorri eta gure ekintzetan parte hartu!
Parte hartzeaz gain, zerbaitetan lagundu nahi baduzu eman izena ondorengo galdetegiaren bitartez: https://labur.eus/xo4R3
Abenduak 2, euskararen eguneko jaiaren ekintzen artean Txiki izango dugu bazkalostean euskaldunen benetako jatorria, kultura eta historia umorezko bakarrizketa antzeztu baten bidez kontatzeko. Gure euskara, herria eta kulturaren bizi iraupena ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, antzezlan umoretsu honen bitartez. Big Bangnetik hasita gaur arte: Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgoneta daukat leloraino.
📢 Aurten ere, euskararen egunaren harira, abenduak 2 larunbatarako hainbat ekintza prestatzen ari gera: umeentzako jokoak, bertso-poteoa, bazkari herrikoia, kontzertuak, … Laister egitarauaren berri izango duzue!
Mezu honen bidez, beste batzuetan bezala, zuen partehartze eta laguntzaren eske gatoz. Egunean bertan laguntzeko prest bazaude formulario hau bete eta zurekin kontaktuan jarriko gara. Mila esker eta motorrak berotzen hasi!
Euskaltzaleen Topaguneak azaroaren 18an Arrasaten egingo du bere 3.Kongresua. Euskaltzaleen Topaguneak arnas luzeko etapa berri bati ekingo dio eta Kongresu horretan eztabaidatu eta ezarriko dira mugimenduaren bide berrirako oinarriak. Ekitaldia goizez izango da, Juan Arzamendi Musika Etxeko (JAME) auditorioan. Aretoak plaza mugatuak direnez joateko asmoa baduzue topaguneak izen-ematea egitea eskatzen du. Informazio gehiago eta izen ematea ondorengo estekan duzue: https://topagunea.eus/topagunea-kongresua-2023/
Azaroak 10, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean, Galder Izagirreren “ESC” lan berriaren entzunaldia Hondarribian.
Azaroan, astearteetan, Hondarribiko mintzalagunak eta udalak Parketarrak ekimena antolatu dute, animatu eta haurrekin euskaraz jolastera etorri.
Azaroak 4an hamarka mila pertsona elkartu ziren Bilbon, «Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat» Irun, Hendaia eta Hondarribitik joan ginenok ere gainontzeko euskaltzaleekin batera, oldarraldiaren aurrean euskararentzat akordio soziopolitiko berritua adostu behar dela aldarrikatu genuen.