
Mintza-txotx Ola sagardotegian


Joan den otsailaren 21ean “Ero Haiek, Hondarribiko Ikastola sortu zutenetik 60 urte” dokumentalaren lehen emanaldia ospatu zen Itsas Etxea Auditoriumean eta, honekin batera, ikastolaren sorrera posible egin zuten pertsonei omenaldia egin zitzaien.
🎥 Dokumental osoa nahi duenaren eskura dago Udalaren YouTubeko kanalean:
Otsailaren 15ean

Urtarrilaren 13an aurkeztu dute Hondarribiko Euskaraldia. Garoa Lekuona Euskara zinegotzia, Igor Arrieta 2025ko Euskaraldiaren dinamizatzailea eta Ander Moron Euskara saileko sailburu berria izan dira prentsaurrekoan.
Abenduak 12tik 15era Hondarribian Euskal azoka egongo da liburu, disko eta produktuekin eta hainbat ekintzekin. Blagan Elkarteak Euskal azokaren antolaketan parte hartu du. Egindako ekarpenaz, euskaraz eta urte osoan zehar egindako lanaz aritu da Mikeldi Zeberio elkarteko kidea Bidasoko Hitza egunkarian.

Abenduak 14, arratsaldeko 19:00etan Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean. Informazio gehiago hemen.


Azaroaren 29an giro ederrean ospatu zen Mintzodromoa Hondarribiko Itxas Etxea auditoriumean! Zorionak parte hartu zenuten guztiei, eta segi euskaraz bizitzen!!


Azaroak 26.an Hondarribian, Miren Artetxe eta Jaime Altunaren arteko solasaldi honetan, nerabeen hizkuntza praktiketara eta diskurtsoetara gerturatuko dira. Egin dituzten ikerketetatik abiatuta, egungo hizkuntza dinamika sozialei buruz nerabeen ikuspegia zein den ekarriko dute.

“Gau beltza” mikroipuin lehiaketaren hirugarren edizio honetako gaia “LAZTAN” izan da, eta aurrekoetan bezala, aurten ere bi kategoria egon dira. 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena. Guztira 57 lan jaso dira, Euskal Herriko txoko guztietatik. Iaz baino 19 lan gehiago izan dira. 29 lan gazteen kategorian eta 28 ipuin helduen kategorian.
Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevara epaimahaikideen esanetan, azpimarragarria izan da bai jasotako lan kopurua eta baita hauen literatur kalitatea ere. Hondarribiko liburutegian bilduta, ondokoa ebatzi dute:
18 urtetik beherako kategoria:
1. saria: Zain
Egilea: Gari Iraola Hernández (Usurbil, 2008)
2. saria: Azken taupadak
Egilea: Yader Manuel Salgado Matute (Hondarribia, 2011)
18 urtetik gorako kategoria:
1. saria: Marisorgin
Egilea: Ibai Zulaika Artolozaga (Sopela, 1993)
2. saria: Laztan
Egilea: Ainhoa Aranburu Puente (Hondarribia, 1969)




Hona hemen sari-banaketa ekitaldiko zenbait argazki:





Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, babesleei, aurkezleei eta epaimahaikideei. Eta zorionak irabazleei! Jaso ezazue LAZTAN hotz bat antolatzaileon partetik!!!

