Blagan-en 2017ko batzar nagusia

Atzo Amuteko Elkartean Blaganen 2017ko batzar nagusia ospatu zen, 30 bat lagun bertaratu ziren eta urtean zehar egindako ibilbidearen errepaso bat egin ondoren, datorren urteko erronken inguruan hausnartu zen.IMG-20171021-WA0003

Laburbilduz, 2017an zehar egindako ekintzak ugari izan dira, besteak beste: mendi irteerak, hitzaldiak, Korrikan parte hartzea, Euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzen inguruan mahai ingurua, Blagan eguna, Itxeki euskarari kanpaina, Hondarribiko euskararen inguruko lanak, Hondarribia aldizkarirako artikuluak, …  Eta datorren urtera begira landu ziren puntuen artean aipagarrienak, Euskara 365 egun  kanpaina eta udaletxeko euskara aholku batzordea izan ziren.

Blaganen 2017ko batzar nagusia

Pixkanaka sendotzen ari den proiektua dugu Blagan .

Ekintza mordoxka egin dugu dagoeneko!

Blagan eguna , hitzaldiak, mendi irteerak, eta beste gauza asko…..

Une honetan ITXEKI EUSKARARI kanpainarekin gabiltza buru belarri Abenduan 3 rako, Euskararen Egunerako, mosaiko erraldoia aurkezteko.

Udalarekin ere harremanetan gabiltza, gauzak antolatzen.

Kontu hauetaz hitz egiteko, orain arte egindakoa azaltzeko, lan taldeak zertan ari diren jakiteko, eta zuen kezkak eta galderak egiteko;

Urriaren 21 ean, larunbatean goizeko 10:00etan Amuteko elkartean, bilduko gara, Batzar Nagusian.

Zenbait ohar:

– Batzarraren helburu nagusia Blaganek 2018ari begira izan behar dituen lehentasunak zehaztea da, eta horretarako denen ekarpen eta ahotsa entzutea beharrezkoa da, bere izaera ireki eta parte-hartzailea mantentzeko. Aurten indarrak non zentratu behar genituzke?

– Batzarrean lantzeko proposamenen bat baldin badaukazu, aurten aurrera eramateko ekimenen bat edo kezkatzen zaituen zerbait, taldeen bidez bideratuko direnez gain, bidali, mesedez, Urriaren 14a baino lehen honako helbidera: euskarazblagan@gmail.com, Batzarrean gaiari tartea egingo diogu.

Batzarrean landuko ditugunak:

– Talde eragileak 2016-17an egindakoaren laburpena azalduko du

– Topagunearen (Euskal Herriko euskara elkarteen federazioa), bazkide egiteko proposamena aurkeztu eta erabaki

– 2018rako esku artean ditugun egitasmoak

– Norbaitek ezin badu bilerara etorri bere ordezkaritza eman diezaioke beste bazkide bati.

“Itxeki euskarari!”

Esaldi horrekin bat egiten duten hondarribiar euskaltzaleen argazkiak biltzen ari gara. 16 urtetik gorako gazteen eta helduen 500 erretratu lortu nahi ditugu, horiekin mosaiko erraldoi bat osatu eta abenduaren 3an erakusteko, Euskararen Nazioarteko Egunean.

Hortaz,
   uste baduzu herria gorputza dela eta hizkuntza bihotza
   uste baduzu maite dugun hori zaindu egin behar dugula
   uste baduzu euskara lau haizetara zabalduaz zabalago egiten garela
   uste baduzu Hondarribia euskarari atxikia dagoela, itsasoari bezain, eta halaxe behar duela orain eta geroan ere,

BIDALI ZURE ARGAZKIA itxekieuskarari@gmail.com helbidera.

Edo, nahiago baduzu, udako asteburuetan, eguerdi partean, mahaia jarriko dugu San Pedro kalean eta argazkiak bertan egiteko aukera izango duzu.

Animatu zaitez eta parte hartu!

IMG-20171102-WA0001

“Azken Zakatzak” poesia liburuaren aurkezpena oso ondo joan zen.

Atzoko poesia aurkezpenera jende ugari etorri zen eta oso ondo egon zen. Batetik solasaldia ederra izan zen. Poesiaz, literaturaz, gizarteaz, Hondarribi herriaren bilakaera, arrantzaz, itsasoaz, munduaz, hizkuntzaz… gogoeta txol interesgarriak egin zituen Martxelek. Bestetik, Kote Gebarak liburuaren aurkezpena egin zuen irakurtzera animatuz. Gorka Bereziartuak galderak txukun prestatu eta bideratu zituen solasaldi atsegina bihurtuz. Amaitzeko Martxelek bi poesia errezitatu zituen musikaren laguntzarekin.

Esan bezala Kultur Etxeko aretoa lepo bete zen: 56 lagun elkartu ginen, eta gauza ez-ohikoa, poema liburu baten aurkezpen baterako!

IMG-20170608-WA0002 IMG-20170608-WA0001 IMG-20170607-WA0002 IMG-20170607-WA0001