Zizelkariak dokumental berria ikusteko aukera izango dugu.
Hitzordua: Urtarrilak 24, arratsaldeko 19h00.
Hemen duzue dokumentalaren informazioa: https://argia.eus/albistea/zizel

Zizelkariak dokumental berria ikusteko aukera izango dugu.
Hitzordua: Urtarrilak 24, arratsaldeko 19h00.
Hemen duzue dokumentalaren informazioa: https://argia.eus/albistea/zizel

Urteko lehen mendi ibilaldia Hondarribian bertan dugun leku eder batera joango gara: Labetxura. Ezagutzen ez baduzu urtarrilaren 26an aukera izango duzu; baita ezagutzen baduzu ere, noski!



Azaroaren azken asteburuan Hondarribian Euskararen asteburua ospatu genuen hainbat ekintzekin. Hona hemen laburpen bat.
Ostiralean barrez lehertzeko aukera izan genuen “Bakean dagoena, bakean utzi” emanaldiarekin.

Larunbatean euriari aurre egin genion bertsotan (Alaia Martin eta Maddalen arzallus), trikitixarekin, arte lanetan, abestuz, kantu-bingoan eta kontzertuetan (Andoni Ollokiegi eta Trikizio).






Eta asteburua amaitzeko, igandean grafiti tailerra ederra Judas Arrietarekin.



Hemen duzue blagankide batek egindako laburpen bideoa:
Euskararen eguna hurbiltzen ari da eta hainbat ekintza antolatzen gabiltza aurreko astebururako. Hona hemen behin-behineko egitaraua:
Ostirala, Azaroak 29
19:30 “Bakean dagoena, bakean utzi” Umorezko bakarrizketak Kultur etxean. Informazio gehiago hemen.
Larunbata, Azaroak 30
11:30 Portuan Haurrentzat eskulan tailerrak, Santa Maria Madalenaren eskutik
12.30 Portutik abiatuta Maddalen Arzallus eta Alaia Martinekin Bertsopoteoa trikitilariek lagunduta.
Arma Plazan Bazkari Herrikoia (karpa itxia jarriko da)
(10 euro helduak eta haurrak 5 euro. Txartelak salgai Itxolan eta Ttoparan. Azken eguna azaroak 27)
Bazkal ostean Euskal Kantu Bingoa
Kontzertuak
18:00 Andoni Ollokiegi
20:30 Trikizio taldea
Igandea, Abenduak 1
11:30 Portuan Grafiti tailerrak gazteentzat Judas Arrietarekin (Plaza mugatuak, inskripzioak hemen edo euskarazblagan@gmail.com)
Antolatzailea Blagan Euskara elkartea, Hondarribiko Udalaren kolaborazioarekin.

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek, sei bakarrizketa aurkezten dituzte, elkarrekin josita. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia bezalako gaiak dituzte hizpide ordu bete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen dituzte.

BERTAN BEHERA EGURALDIAGATIK!

Datorren asteartean, Azaroak 12, Blagankidea dugun Gorka Bereziartuarekin “Ez gara neutralak” liburuaren inguruan solasean aritzeko aukera polita izango dugu. Animatu eta hurbildu parte hartzera!

Interesa pizteko, ondorengo bideoan Ahoz Aho programan Ilaski Serranorekin izandako solasaldia ikusi dezakezu.
