Euskara gehiago sinadura bilketa!

Hezkuntzan euskara gehiago ezinbestekoa dugu, araudiak argi eta garbi jaso  behar du ikasle guztiei euskararen ezagutza bermatzeko zein bide eskeiniko zaien. Horretarako sinadurak biltzen ari dira Euskalgintzaren Kontseiluak bultzatutako kanpaina bten bidez. Hurrengo estekan duzu hori egiteko aukera, urriaren 15 baino lehen. Oso erraz eta azkar egiten da: SINADURA BILKETA

Gainera, modu desberdinetan, sinadurak biltzen lagundu dezakezu ere. Informazio guztia bertan duzue. Mila esker!

Blaganen kamiseta berriak salgai!

Blaganek kamiseta berriak egitea erabaki du, oraingo honetan Bilintxek Hondarribiko Joxepa bertsolariari eskainitako bertsoetan oinarrituta.

Igandetik aurrera, eguraldiak laguntzen badu, San Pedro kalean egongo gara. Twitter , Facebook eta Instagram bidez data eta orduen inguruko informazio gehiago izango duzue. Animatu, etorri erostera eta gertaera ezagutzera! Jaietan ere itxeki euskarari!

Ez dakigu Joxepak Bilintxen sorta eskutan hartzean zer esan ote zuen, ezta inoiz elkar neurtzera iritsi ote ziren ere. Baina donostiarraren sortak erantzun bat behar zuenez, Maialen Lujanbiok jarri zituen bertsoak, Hondarribiko Joxeparen ahotik.
Bertso horiek entzungai dituzue Hitzetik Hortzera saioan kantatuta hemen klikatuz (2:50 minututik aurrera).

2022ko Gau Beltza mikroipuin lehiaketako lanak

GAU BELTZA MIKROIPUIN LEHIAKETAREN lehen edizioaren irabazleak aurkeztu genituen. Sariak banatu eta mikroipuin horiek entzuteko aukera izan genuen ere! Saridunez gain hainbat lan interesgarri jaso genituen eta hemen lan guzti horiek irakurtzeko aukera eman nahi dizuegu. Disfrutatu irakurketaz!

Mikroipuinak irakurgai hemen:

Euskaraldia geroz eta gertuago!

Euskaraldiko azken txanpan sartuta gaude honezkero eta 10 egun besterik ez dira falta hasera emateko. Azaroaren 18tik Abenduaren 2ra izango da aurtengoa eta aurrekoan baino arigune gehiago ditugu izen emanda gure herrian, Hondarribian, 104 entitate zehazki.

Euskaraldiko ariketa honetarako animatu zuen inguruko jendea, familiakoak, lagunak, lankideak eta bururatzen zaizuen edonor. Belarri prest edo ahobizi izan daitezela egun hauetan.

Izen emateko esteka honetan egin ; https://izenematea.euskaraldia.eus  oso erraza da. Eta Euskaraldiak irauten duen egunetan, eta urte osoan zehar ere, euskaraz gozatzera! Hondarribia euskaldundu dezagun!

Errigorako sasika eskuratzeko azken egunak!

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Orain, udazkenean, “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina martxan dago. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskia desberdinak eskatu daitezke. Auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua eginez (saski bakoitzaren balioaren %25).

Errigorako saskia hauek eskuratzeko azken eguna Azaroak 10, osteguna, da eta oraindik saskirik eskuratu ez baduzue oraintxe da unea. Erriberako ikastolei eta euskalgintzari arnas pixkat emateko, euskara zokoratu nahi duten Euskal Herriko inguru horietan. Hemen https://labur.eus/puzka22_azkenegunak  eskura ditzakezue saskiak. Animatu!