
Kategoria: Albisteak
Solasaldia: Apirilaren 12an Asisko Urmeneta gure artean!

Asisko Urmeneta gure artean izango dugu EuskLABO ALAIAK komiki albumaz SoLASALDIA egiteko. EuSKLABO ALAIAK parodia politiko satirikoa da Euskal Herriak bizi duen momentu historikoari buruz: ez du deus asmatzen, agerikoa nabarmendu egiten du. Umorezko terapiari esker autoestimua ere landu dugu, eta amaiera zoriontsua proposatu. Informazio gehiago:
Martxoaren 18an mendi irteera!

Rosa Arburuarekin solasaldia
Martxoaren 15ean Rosa Arburuak egindako ikerketari buruzko solasaldia Hondarribian. “Emigrazio garaiak ziren. Noiz ez da emigrazio garaia?” “Gizakion historia migrantea da; migrazioaren aurkako jarrerak gizakiaren funtsaren aurka egitea da”

“Bidean Ikasia” liburuaren inguruko solasaldia Arantxa Urretabizkaiarekin

Otsailean Okolinera!

Urtarrilako mendi irteera!

EUSKARALDIA!
2018an erronka berria dugu Hondarribian!

Igandean MOSAIKOAREN AURKEZPENA egingo dugu Itsas Etxean!

Blagan-en 2017ko batzar nagusia
Atzo Amuteko Elkartean Blaganen 2017ko batzar nagusia ospatu zen, 30 bat lagun bertaratu ziren eta urtean zehar egindako ibilbidearen errepaso bat egin ondoren, datorren urteko erronken inguruan hausnartu zen.
Laburbilduz, 2017an zehar egindako ekintzak ugari izan dira, besteak beste: mendi irteerak, hitzaldiak, Korrikan parte hartzea, Euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzen inguruan mahai ingurua, Blagan eguna, Itxeki euskarari kanpaina, Hondarribiko euskararen inguruko lanak, Hondarribia aldizkarirako artikuluak, … Eta datorren urtera begira landu ziren puntuen artean aipagarrienak, Euskara 365 egun kanpaina eta udaletxeko euskara aholku batzordea izan ziren.