Euskararen nazioarteko eguna ospatzen!

IMG-20171203-WA0004

Egun garrantzitsua gaurkoa, azken hilabeteetan argazkien mosaikoa osatzen ibili gara “itxeki euskarari” leloarekin, eta gaur izan da lan horren aurkezpena, nazioarteko euskararen egunarekin bat eginda. Jende asko hurbildu da Itsas Etxera antolatu dugun ekitaldian parte hartzera.  Lehenengo zatian Udaletxeko zinegotziek mezua irakurri dute eta “Euskara munduan, besteen ahotan” dokumentala ikusi dugu. Ondoren Aitor Errazkin eta Egoitz Zelaia bertsolariek bigarren zatiari hasiera eman diote, San Jose Ikastetxeko eta Ama Guadalupekoa ikastetxeko ikasleek prestatutako bideoak ikusi ditugu, Talaiako DBHko ikasleek “beti euskaraz cup song” abestu dute eta Talaia batxilergoko ikasleek musika emanaldia eskaini digute. Momentu horretan mosaikoa osatzeko jaso ditugun argazki guztiak banan bana pantailan ikusteko aukera izan dugu, guztira 700 argazki jaso dira!  Lastima denak mosaikoan sartu ezin izana! Bidalitako argazki guztiak kontuan hartuz sarien zozketa bat egin da, eta abestien bidez saioa bukatu dugu. Ondoren, kalejiran, mosaikoa jarrita dagoen lekuraino hurbildu gara eta han abestuz ekitaldia amaitutzat eman da.

Blagan euskara elkartetik eskerrak eman nahi diegu gaurko eguneko protagonista guztiei: San Jose, Ama Guadalupekoa, Talaia ikastetxeetako ikasle eta irakasleak, Aitor Errazkin eta Egoitz Zelaia bertsolariak, Joseba Sarriegi eta Eider Ugartemendia aurkezleak, Blagan mosaiko taldeko kideak, Hondarribiko udaletxea…  eta bereziki, argazkiak bidali dituzten herritar euskaldun guztiei!

20171203_133231 (Small)

DSC_5401 (Small) DSC_5423 (Small) DSC_5421 (Small) DSC_5410 (Small)20171203_132334 (Small)20171203_135227 (Small)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.