📢 Aurten ere, euskararen egunaren harira, abenduak 2larunbatarako hainbat ekintza prestatzen ari gera: umeentzako jokoak, bertso-poteoa, bazkari herrikoia, kontzertuak, … Laister egitarauaren berri izango duzue!
Mezu honen bidez, beste batzuetan bezala, zuen partehartze eta laguntzaren eske gatoz. Egunean bertan laguntzeko prest bazaudeformulario hau bete eta zurekin kontaktuan jarriko gara. Mila esker eta motorrak berotzen hasi!
Mila esker gure lehiaketaren bigarren edizioko parte hartzeaile guztiei, aurtengoan 18 lan jaso ditugu 18 urtetik beherakoen kategoarian eta 20 lan 18 urtetik gorakoenean. Guztira 38 lan, ez dago batere gaizki!
Pasa den ostiralean elkartu zen epaimahaia irabazleak aukeratzeko, eta ondorengoa da erabakia:
Horretaz gain, gure babesleei esker, parte hartzaile guztien artean zozketak egin ditugu eta hauek dira irabazleak:
Sari banaketa ekitaldia urriaren 31ean izango da, Hondarribiko liburutegian (Kale Nagusia, 8) arratsaldeko 19:00etan. Karolina Sanz De Bikuña egongo da aurkezlea lanetan eta Joxe Mari Karrere ipuin kontalariaren saio beldurgarria egongo da. Animatu!
Iazko arrakastaren ondoren aurten ere GAU BELTZA mikroipuin lehiaketa antolatu dugu. Aurtengo gaia “LARRI” izango da, eta mikroipuinak gai honen inguruan idatzi behar dira. Bi kategoria daude, gazteen eta helduen kategoria. Lanak entregatzeko epea: 2023aren irailaren 28tik urriaren 14 arte euskarazblagan@gmail.com helbidean. Baldintzak eta sariak behean dituzue. Animatu eta parte hartu!
Datorren asterako ekitaldi berezi bezain polita antolatu dugu. Ane Garciak eta Eider Perezek ‘Hitz esana’ ikuskizuna ekarriko dute Hondarribira. Poesia, musika, gorputz adierazpena, performancea…
Ostegun honetan, abenduak 22, arratsaldeko zazpiretan, Aritz Galarraga eta Gorka Bereziartua Hondarribiko Liburutegian izango ditugu lehen eskutik “Humanitatearen une gorenak” liburuaren aurkezpena egiten! Animatu zaitez!
GAU BELTZA MIKROIPUIN LEHIAKETAREN lehen edizioaren irabazleak aurkeztu genituen. Sariak banatu eta mikroipuin horiek entzuteko aukera izan genuen ere! Saridunez gain hainbat lan interesgarri jaso genituen eta hemen lan guzti horiek irakurtzeko aukera eman nahi dizuegu. Disfrutatu irakurketaz!
Blaganek antolatutako GAU BELTZA MIKROIPUIN LEHIAKETAREN lehen edizioaren irabazleen zerrenda badugu:
Ondokoak izan dira epaimahaikideak: Ainara Elizondo, Kote Guevara eta Gorka Bereziartua.
Antolatzaileen partetik gure eskerrik beroenak lehiaketan parte hartzeagatik, benetan IZUGARRIA izan baita jaso dugun erantzuna, guztira 60 lan jaso dira, (39 helduetan eta 18 urtetik beherakoetan 21). Mila esker!!
Irabazleak izendatzeaz gain, gure babesleei esker, zozketak egin ditugu parte hartzaile guztien artean. Hauek izan dira sarituak:
– BI PERTSONANTZAKO GOSARIA GAXEN KAFETEGIAN: Itxaso DIEZ
– BI PERTSONANTZAKO GOSARIA GAXEN KAFETEGIAN: Iker BENGOETXEA
Sari emate ekitaldia, bihar, urriak 31 izango da Amuteko auzo elkartean, 19:15tik aurrera.
KAROLINA SAINZ DE BIKUÑA izango da aurkezlea eta MAITE FRANKOk ipuin beldurgarriak kontatuko dizkigu eta lehiaketara aurkeztutako zenbait lan ere irakurriko ditu.
Animatu eta etorri, plazer handia izango da guretzat zu bertan egotea, ikaragarria izango baita!