
Kategoria: Gure ekintzak
MAHAI-INGURUA: euskarak gaur egun Hondarribian bizi duen egoera.
Eguna: Maiatzak 5, ostirala
Ordua: 19:00 – 21:00
Lekua: Kultur Etxeko areto nagusia
Hizlariak: Xabier Isasi , Maite Berruet eta Mikeldi Zeberio. Ainhara Zuazabeitia bideratzaile lanetan ariko da.
Martxoaren 9an euskararen erabileraren kale neurketaren emaitzak aurkeztu zituen Hondarribiako Udalak. Ikerketa hau Soziolinguistika Klusterrak egin du eta metodologia honekin ez zen sekula egin Hondarribian. Esan beharra dago Blaganek ere baduela parte, ikerketa hau egitearen aldeko azaldu baikinen Udalarekin izandako bileretan.
Orain arteko datuen arabera, Eustatek egindako inkesten arabera, Hondarribian euskararen ezagutzaren bilakaera azken urteetan ondorengoa izan da:

Hondarribian euskararen ezagutzak gora egin du adin batetik beherakoen artean, eta hori pozgarria da. Ezagutzarekin bat erabilerak ez du, ordea, proportzioan gora egin, beste faktore batzuk tartean sartzen direlako. Soziolinguistika Klusterrak egindako neurketan zera ikus daiteke:

Mahai inguru honetan Xabier Isasik kontu hauek nola gertatzen diren ulertzen lagunduko digu, bera izan baitzen Klusterrak erabiltzen duen metodologiaren sortzaileetako bat. Maite Berruetek lan zabala egina dauka Hondarribian egin den hizkuntza-plangintzari buruz eta bere ikerketaren kontu aipagarrienak ekarriko dizkigu, baita proposamenak ere. Mikeldi Zeberio, besteak beste, HIZNET – Hizkuntza Plangintza Graduondokoko irakaslea da eta herri desberdinetan euskara sustatzeko erabiltzen diren eta erabil daitezkeen bideen ezaguera zabala dauka, eta bere ekarpenak egingo dizkigu.
Euskara gehiago entzun nahi zenuke kalean? Gaztetxoenen artean euskara gutxi entzuteak kezkatzen zaitu? Edo helduen artean gutxi entzuteak? Zatoz bada eta mahai-inguruan gauza hauetaz guztietaz elkarrekin hitz egiteko aukera izango dugu.
Oharra: Hondarribiko Udalari eskertzen diogu mahai inguru hau egiteko aretoa eta baliabide teknikoak gure esku jartzea.
Mendi irteera: Arizkun – Xorroxin – Iñarbil – Arizkun
Maiatzaren 7rako, mendi irteera berri bat antolatu dugu. Honetan Baztan aldera joango gara, 3 orduko ibilaldi bat egitera eta Xorroxineko inguruak ezagutzera. Hitzordua beti bezela goizeko 8:30tan Eroskiko parkinean. Etorri gurekin!

Mendi irteera Labetxu-ra.
Apirilaren 9rako mendi irteera berria antolatu dugu. Kasu honetan Labetxura goaz, Jaizkibel bertan dugun hareharri koloretsuzko paisaia zoragarriaz disfrutatzera. Animatu eta etorri gurekin!
Hitzordua: Apirilak 9, igandea, goizeko 8:30tan Eroskiko aparkalekuan.

Mendian ere euskaraz!
Badugu hurrengo mendi irteera!
Aiako Harrira goaz, Aldurari itzulia egitera.
Animatuko zara?
Hitzordua, martxoak 19, igandea, goizeko 8:00etan Eroskiko aparkalekuan.

Badator Korrika! Blaganeko bazkide zera eta lekukoa eraman nahi duzu?
Kaixo Blagankide,
Aurtengo Korrikan km bat erosiko da Blagan elkartearen izenean eta, bazkide guztiei lekukoa eramateko aukera eman nahi denez, interesa duten bazkideen artean zozketa bat egitea erabaki da.
Korrika Hondarribira apirilaren 4ean, asteartea, ailegatuko da. Gure km-zenbakia 1202 da eta lekukoa Mendeluko Zubian, semaforoan, hartuko da. Bertan 15:45 inguruan egon beharko da.
Lekukoa eraman nahi baduzu bete ondorengo formularioa:
Korrika lekukoa eramateko zozketa
edo bidali e-mail bat euskarazblagan@gmail.com helbidera zure izen-abizenak eta kontaktu telefonoa adieraziz.
Mila esker eta zorte on!
Hitzaldi interesgarria kultur etxean
” INAUTERIA, gizakia naturaren kontra ” liburuaren aurkezpena izango da Edu Zabala Garagartza egilearen eskutik.
Inauteri ezberdinen arteko harremana ulertzeko saiakera bat. Euskal Herriko eta atzerriko inauteriak aztertuz.
Ondoren solasaldia.
Otsailaren 22-an Kultur etxean arratsaldeko 19:00etan, 103 gelan.

Izpegira mendi irteera
Otsailaren 12an berriro Baztango bazter zoragarrietara itzuliko gara. Izpegi menditik ingurune eder hauek gozatuz.
Ederki pasako dugu, zatoz!
IZARRAITZERA MENDI IRTEERA
Igande honetarako irteera xarmanta prestatu dugu!
Gipuzkoako bihotzera, Izarraitz mendira, bi tontor erraz igotzeko asmoz eta aldi berean Urola aldeko euskara gozatuz. Anima zaitez!

Abenduak 18an Mendi Irteera
Abenduak 18rako Mendi Irteera antolatu da: Lizuniaga – Larrun – Lizuniaga. Gutxi gora behera 3h 30min-tako iraupenarekin, eta 780 metrotako desnibelarekin. Irteera Eroskiko parkinean, goizeko 8:30etan. Animatu!
