Gau Beltza V. edizioko mikroipuin lehiaketako irabazleak

Blaganek antolatutako “Gau beltza”  mikroipuin lehiaketaren bosgarren edizioan guztira 78 lan jaso dira, 42 gazteen kategorian eta 36 helduen kategorian. Epaimahaia Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevarak osatu dute, eta irabazleak urriaren 30ean iragarri dira Hondarribiko Udal liburutegian egin den sari banaketa ekitaldian. Jende ugari bertaratu da. Karolina Sainz de Bikuñak aurkezleak eta Joxe Mari Karrere ipuin kontalariak sarrera girotu ondoren, irabazleen ipuinak entzuteko aukera izan genuen.

Aurtengoan gaia “ETORKIZUNA” izan da, eta irabazleak ondorengoak izan dira:

Gazteen kategoria (18 urtetik behera):

1. saria: Etorkizunera atzera buelta

EGILEA: Maren Díez

Jaioturtea: 2013

Udalerria: Ordizia

Saria: 350€

2. saria: Behi labanaduna

EGILEA: Irati Egues Larzabal

Jaioturtea: 2016

Udalerria: Hondarribia

Saria: 200€

Hondarribiko idazlanik onena: Aspiragailu xurgatzailea

EGILEA: Alex Virto Etxebeste

Jaioturtea: 2015

Udalerria: Hondarribia

Saria: 100€

Helduen kategoria (18 urtetik gora):

1. saria: Horoskopoa  

EGILEA: Fultxo Crespo Ortigosa

Jaioturtea: 1970

Udalerria: Viana (Nafarroa)

Saria: 350€

2. saria: Orduantxe

EGILEA: Ainhoa Aranburu Puente

Jaioturtea: 1969

Udalerria: Hondarribia

Saria: 200€

Hondarribiko idazlanik onena: Gizaki bat

EGILEA: Beñat Egues Cuesta

Jaioturtea: 1982

Udalerria: Hondarribia Saria: 100€

Parteharzaileen artean zozketak egin ziren:

Gazteak

  • Gaxen: Danel Perez Oronoz
  • Garua: Ilse Gallo Hernandez  
  • Eroskiko saskia: Ane Llorente Elzo

Helduak

  • Gaxen: Marta Hernandez Rodriguez
  • Garua: Paz Zendoia Sainz
  • Eroskiko saskia: Inge Gallo Hernandez

Mila esker gerturatutako guztiei, aurkezle eta ipuin kontalariei, epaimahaiari eta ekitaldiaren babesleei!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude