Joan den azaroan Blaganek antolatutako hilabeteroko mendi irteeran Amaiurren izan ginen. Bertan, Enrike Lekuonak bisita gidatu ederra eskaini zigun.
Asteazkenean Enrike utzi egin gintuen eta lerro xume hauen bidez euskal kulturgintzan egindako lan guztiarengatik eta emandako guztiarengatik gure esker ona adierazi nahi dugu.
Hemen duzue Blagankidea den Xabier Isasik Enrikeren omenez idatzi duen testua : https://zuzeu.eus/euskal-herria/enrike-lekuona/
“Gugan bego Enrike Lekuona euskaltzale maitagarria”