Interneten ere lehen hitza euskaraz!

Nagiak jota mugikorra eta nabigatzailea euskaratzea beste baterako uzten duzun horietakoa zara? Bada, orain, ez duzu inolako aitzakiarik!

Inoiz baino errazagoa dugu orain puntu.eus  fundazioari esker interneten ere, lehen hitza euskaraz egitea. Horretarako, nahikoa izango dugu izen bereko aplikazioa jaistea eta instalatzea.

Xehetasun guztiak hemen dituzu. Laburtuz, mugikorra euskaraz nahi baduzu jaitsi Google Play-tik Lehen Hitza aplikazioa  eta instala ezazu Androiden. Ordenagailuan nabigatzailea euskaraz nahi izanez gero, zoaz lehenhitza.eus-en konfiguratu atalera eta aukeratu zure nabigatzailea. Eta listo!

Tresnaren deskribapenean dioten moduan, aplikazio eta webguneek gure gailuen hizkuntza zein den aztertzen dute eta horren arabera aukeratzen dituzte etorkizuneko garapenetan erabiliko dituzten hizkuntzak. Horregatik ere garrantzitsua da gure Android gailua euskaraz edukitzea.

Anima zaitez eta kendu beldurrak!

domeinuak_eus_irudia

Iturria: domeinuak.eus web-orritik lortutako irudia

Maite Oronoz, Blagan-eko kidea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.