Abenduak 2, euskararen eguneko jaiaren ekintzen artean Txiki izango dugu bazkalostean euskaldunen benetako jatorria, kultura eta historia umorezko bakarrizketa antzeztu baten bidez kontatzeko. Gure euskara, herria eta kulturaren bizi iraupena ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, antzezlan umoretsu honen bitartez. Big Bangnetik hasita gaur arte: Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgoneta daukat leloraino.

Pituxak larru jotze kontuetan ez du gozatzen. Eta okerrena zera da, bakarrik sentitzen dela orgasmoaren gurtze gizarte honetan. Izan ere, bere inguruan, dena da plazer eta gozamen harreman erotikoen inguruan hitz egiterakoan. Era ezberdinetan ibili da irtenbide bila eta publikoari bizitakoa kontatzera dator. Zein betebehar eta exijentzia sortzen zaizkigu harreman erotikoetan? Ba al dakigu zein den gure benetako desira? Edota gizarte estereotipoen pean gaude?