
Korrika kulturala: Aberriaren inpaseak liburu aurkezpena


Hondarribian Korrika Kulturalaren baitan Teresa Del Valle antropologoaren lanari buruz argitaratu berri den “Teresa Del Valle, bidegile eta gidari” liburuaren aurkezpena antolatu dugu.
Teresa Del Valleren lan intelektual guztia irakurketa eta iradokizun agortezinen iturria da, eta bide berriak ireki ditu genero arloan, antropologian eta euskal kultura eta gizartearen ulermenean. Asko izan dira Del Valleren lanaren fruituak, argitalpen ugari utzi ditu: 16 liburu eta 200 artikulu baino gehiago. Hondarribian egingo dugun aurkezpenean, Del Valleren lanari errepasoa egiteaz gain, 1988. urtean Korrikari buruz egin zuen ikerketa etnografiko ederra gogoratuko dugu, duela 35 urte lan hartan Korrika ekimenaren inguruan eta euskarari buruz plazaratutakoak gaurkotasuna izaten jarraitzen baitu.
Aurkezpenean liburuaren editorea izan den Pio Pérez-ekin batera, liburuan kapitulu bana idatzi duten Carmen Diez, Margaret Bullen, Jone Miren Hernández eta Jaime Altuna antropologoek parte hartuko dute.
Non: Hondarribian (Kultur Etxeko Areto Nagusia)
Noiz: Otsailaren 29an, arratsaldeko 19:30ean.

Bihar, apirilak 22, Hondarribiko Kultur etxean Txerra Rodriguezen liburu aurkezpena izango dugu. Gehiago jakiteko begiratu Topaguneak egindako elkarrizketa.

Datorren astean, Azaroaren 24an Asteartea, beste liburu aurkezpen bat edukiko duzue, Hondarribiko alde zaharreko kultur etxeko areto nagusian, arratsaldeko 19etan. Covidaren aurkako neurri guztiak zorrotz hartuta. Hementxe duzue kartela:
